Kale ingurua

Nor Bikandi Aristizabal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-020
Pasartea 0:19:00 - 0:22:00 (3' 00'')
Laburpena Oiartzungo kaleetako lurra harri-koskorrez beteta zegoen. Maitxo Putxutxoerreka bezala ezagutzen den kalekoa da. Izenaren jatorria azaldu digu. Legarren konbentua zegoen. Fraileak joan eta gero, etxebizitzak egon ziren, gerratik eskapo zihoazen makina bat bertan bizi izandakoak dira.

Transkribapena

- 'Ta kale ayeka hoi, lengun zeiñek esan zin, zea e... Plaza ez zela. Karo, oain zea da, e... Galipota 'ta xabala, biño len dena harriya 'o 'men zen.
- Goiko kalia?
- Bai. Ayunta...
- Xan Juan kalia?
- Xan Juan 'ta, plaza 'ta, Ayuntamentun aurria 'ta...
- Zea, galipota 'ro nola botatze 'ute, hola. 'Ta geo harri kozkorrak eta, goiko kalia dena harriya zen bai, hola. 'Ta uan dena kenduta jarri dutena.
- Goiko kalia ze saten yozue, San Juan kalii?
- Xan Juan kalia. 'Ta geo Xan Juan kalia zen guria 're... Gu bizi giñanak 'e hala zun zea. Biño nola tarte bat zen estua 'ta han bizi giñan Putxutxerreka saten zuten. Putxutxerreka.
- 'Ta zertik 'te zen Putxutxerreka?
- Baten batek hoi ate zulako.
- Biño han errekik bai al zen?
- E?
- Errekik bai al zen han?
- Erreka? Arritako bazterrian zen erre... Zea, ura tortzen zena 'ta aska bat behiyak ura iatea 'ta eamaten zutena. Harrek 'men zun izena erreka 'ta beste itxe batek Putxutxerrekako 'ro
Xan Juango inguru hortan 'o, hara sartzeko ingurua Putxutxu. ' Ta Putxutxerreka.
- A...! Itxia bea Putxutxu.
- Itxia, bai. Hala saten zuten.
- 'Ta, zu gotzen al za Learren prailik zila?
- Bai. Juxtu juxtuan.
- Bai, hor ez.
- Ikusitzen genittun gue itxetik, terraza 'ro han zea haundiya zuten 'ta han ikusi bai, zea, biño sateko... Esplikatzeko zeaik ez. Han bizittu ziala bai.
- 'Ta ze ordenatakuk 'o zin praili haik?
- Han?
- Ze praile... Zer zin, e... Kaputxinuk, 'o zer zin?
- Ez dakit ze zea zian.
- 'Ta noiz arte eondu zin haik?
- Nik amai 'ta aittua han izaten ziala 'ta guk ikusi izandu ttugu, biño... Beste... Geo denak jon in zian pixkan pixkan.
- A!
- Biñon kombentua zen leno, e!
- 'Ta geo ze in zuten, bota 'o...
- Ez, ez. Geo bizitzak jarri. ' Ta kampotik tortzen zian guziyantzat bazen tokiya. Gerra demboan. Itxi ttiki haitan bi 'ro hiru famili batian 'ta hala.
- Zuen itxian hartu al zenuten norbatte?
- Ez. Guk ez genun sekula iñor 'e hartu.