Fabriketara

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-019
Pasartea 0:10:00 - 0:12:20 (2' 20'')
Laburpena Errenteriako fabriketara neska asko joaten ziren. Garai hartan asko saiatzen ziren ofizioa ikasten. Ezkondu eta gero gutxiago joaten ziren. Baserriko gizasemeak ere joaten ziren fabriketara.

Transkribapena

- Fabriketa 'ta asko joten zen zue erareko neskak eta?
- Bai, bai, bai, bai. Batzuk fabrika haundita, tela fabrika asko joten zen Oiyartzundik.
- Errentiko Linoa 'ro hola?
- E? Bai.
- A....!
- Errentira, bai. Errentira. Ne ahizpa 're bazen han Errenteiyan fabrikan ibilliya.
Ze fabriketan, aztua dakat, biño.
- Pekin 'o... Holakon bat?
- Ez. Esmalteiyan uste 'ut. Ne laun bat 'e bai. Esmalteitik harek atetzen zittun rebajakin ontziyak. Hola zerbatten tatxa zutenak 'o...
- Itxeko.
- Bai. Fabrika asko zen Errenteiyan leno, e! Jesus Maria!
- Eta, zea... Emakumik gizasmi aiña joten zin? 'O emakumik beti gutxiyo fabrikata?
- Emakumia 're asko joten zen hara lanea 'e. Bai. Ordun ikasteko...
Beno, uaiñ 'e baia eskolak eta ikastolak eta ordun biño gehiyo, biño... Ordun 'e bazen empeñua, e! Ni kozinan ikastea jon nitzan monja horren itxea 'ta kozinan ikasi biño gehiyo in nun han tabernan lana, 'ta hoa jantzi 'ta komei 'ta... Biño kozinan 'e bai.
- Ikasteko 'ta dirungatik 'e jongo ziñazten, ba, ez? Kampoa!
- Ba... Sos batzuk... Ordun gutxi patzen zen, biño sos batzuk iraaztetik bai.
- 'Ta ezkondu 'ta geo 're bai?
- Ez. Ez. Ezkondu ezkio ez.
- Ordun ezkondu arteko zea izaten zen!
- Bai, ezkonduk 'e Errentiyan fabriketan asko zin ibilliyak, e!
- A!
- Errenteiyan fabrika asko zen, e! Papelera zela 'ta, Pekin zela 'ta, ... Jesus Maria! Asko, asko.
- Eta gizasemik zer zin, baserriko, e... Baserriya zakaten gizasemik jote al zin kampoa lanea?
- Bai, bai, bai. Baserriyan azienda asko zittuztenak eta, itxian zuten lana, biño gaiñekun, jenealin lanea ate ber izaten zen sosa izateko. Aziendakin 'e dirua atetzen zen, e, biño... Asteroko jornala bezela ez baita hura.
- 'Ta zuk Altzibarren han...