Aberatsak

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-013
Pasartea 0:32:40 - 0:34:30 (1' 50'')
Laburpena Oiartzunera etorri eta bertan bizi ziren kanpotar aberatsek Udalari diru asko ematen ziotela zioten. Neskameak oiartzuarrak zituzten. Gerra iritsi zenean, Arixmendi eraman zuten, hiltzeko, baina hauek ez zituzten ukitu.

Transkribapena

- 'Ta ze mouzkuk zin, e... Donostiko jendia 'ta hoi, abeatsak 'ta zin, biño zea, tratoik izaten al zuten zuekin 'ta? Kaleko jendikin 'ta?
- Bai. Abeatsa zen jendia, eta dirua maten zutenak ayuntamienturi, e!
- A bai, e?
- Bai, bai, bai, bai, bai! Ayuntamienturi launtzen ziyoten. Izaten zuten...
- Ordun mesede gehiyo izango zittuzten.
- Bai, ba! Haik jon zinin, okerro geldittu zen ayuntamientua. Aleiya! Ez, ez, haik dirua, haik dirua utzitzen zuten.
- 'Ta zein zin gehiyo horkuk Fermiñenekuk eta?
Eta zein zin gehiyo hola jauntxuk tortzen zinak?
- Haundiyak hola gaiñekun... Gutxi! Hirubat famili 'ro hola zin, hola. Abetsak xamarrak. Eta haik launtzen zuten ahal zuten guziya, bai!
- Eta geo haik hemengo neskamik eta izango zittuzten, ba?
- Bai, bai! Karrikakuk 'e... Karrikakua... Nongua eondu zen han dembu askuan? Ahizpa jon zitzaiyon harrei. Hua, hau dembu askuan eondu zen min biziya harrekin 'ta neskame!
Dembo askuan! Karrikakua zen! Ez naz akortzen itxian izena, biño... Bi ahizpa zin, 'ta bat monja jon zen 'ta bestia neskame eoten zen.
- Honekin?
- Bai, hoikin. Jende hoikin. Ez, jende, jende ona zen, jende ona! 'Ta soltatzen zuna.
- Eta, haik... E... Beti tortzen zin udaran?
- Udaan beti. Uda guziya!
- Gerra 'ta geo 're bai? 'O ordun ya pixka 't zea in zin?
- Ez, gerra demboan 'e torri zin, eondu zin, eondu zin gerra dembun. Bai, ez zittuzten iñork ikuttu! Ez, ez, gerra demboan 'e eondu zin.
Arizmendi eaman zuten hiltzeko, biño haiketik iñor ez zuten eaman.