Plazako giroa eta feria

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-013
Pasartea 0:28:00 - 0:30:20 (2' 20'')
Laburpena Plazan lehen baino argitasun gehiago egoten zen; pertsona gehiago ibiltzen ziren. San Juan kalean feria egiten zen. San Anton egunean bertan ematen zieten bedeinkazioa abereei.

Transkribapena

- Giro politta eongo zen?
- E?
- Giro politta eongo zen kalin?
-A, bai! Bai, bai! Oaiñ, oaiñ politta do, biño askotan oaiñ biño argitasun gehixio bazon. Beste klaridade bat, persona gehiyo ibiltzen zen oaiñ biño kasi kasi. Nahiz ttikiya izan, gehiyo ibiltzen zen.
- Karo.
- Bai.
- Karo, gaiña auzoko jendia 'ta erosketak 'ta ittea 'ta, ayuntamentoa 'ta...
- Hoi, hoi. Dena, ayuntamientua 'ta dena nola baizin han, beti gehiyo biltzen zen. Bai. Ez, ez, politta, politta, politta eoten zen. Gauza gutxi zela. Nik hoi saten dut, ez oain bezela, oaiñ, oaiñ... Bueno, oaiñ 'e ez do plazan deuse 'e, e! Total! Ez do gauz haundiyik, e!
- Dendak 'e gutxi dozte plazan!
- Ez, 'ta hutsa do plaza! Plazan bakizu zer don? Bankuk!
- Bai. Hoi bai.
- Hoixe dozte.
- Dirua dunantzako!.
- Bai! Hortaxeko bai.
- Bankuk bakarrik dozte. 'Ta geo dendan bat 'o beste...
- Hala da 'ta. Farmaziya. Farmaziya eta kajadeahorros bat 'o beste. Hor ez do besteik ezer 'e.
- 'Ta geo karamelo denda bat.
- Bai, ba hoixe. Zertik gaiñekun ez do hor zeik. 'Ta killikupen don kiosku horaxe. Biño... Kalia oaiñ tristia do, ez do dembatin bezela, jendia ibiltzeko... Hola ez do.
- Jendia berriketan 'ta.
- Bai, bai! Eoten zin bezela. Oaiñ difente do kalia. Ez, holaxe dia ba kontuk.
- Eta zeik itten al zen, e... Astian behiñ 'o ez zen hola feriyik 'o...
- Feiya? Bai...! Hemen, San Jun kalin paretak nola dia? Han dozte burniyak!
Han eoten zin ganadua lotuta jarriyak! Hantxe! San Anton eunin 'e bereinkaziyua hortxe maten ziyoten.
- Animaliyai?
- Animaliyai.
- Hara!
- Hortxe, kalin, hortxe! Lotuak katxarrun, lotuk, jarriyak
'ta hantxe maten ziyoten bereinkaziyua. Eta oaiñ 'e katiak ben katxarrukin han dozte paretatan.
- Bai, uandik han dia.Han dia uandikan.
- Bai, ba! Horrengatik ba! Haik ordukuk dia.
- 'Ta zu gotzen al za, zea... Kale, e... Udaran, Donostitikan...