San Markostik tiroka

Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-011
Pasartea 0:07:55 - 0:10:20 (2' 25'')
Laburpena Galtzaraberritik Altzibarrera itzuli zirenean, auzoa hankaz gora aurkitu zuten. Dena konpondu eta isilik egon beharra zegoen. Galtzaraberritik Oiartzungo kalera ogi bila zihoazen batean, San Markostik botatako tiro batek jo eta beren ondoan zegoen mutil bat hil zuen.

Transkribapena

-Uo....! Puskaik onenak eamanak eta, hantxe txikittua bazter guziyak eta, ahal zen bezela! Arreglatu pixkat eta ixi-ixilla. Han ixillik eon berra zon. Ez zon han kantai 'ta dantzan ibiltzeik!
- Ez zon, bukatu zin dantzak!
- Bai, bukatu zin hango zeak. Hantxe. Geo noizpatte bakotxa gen itxeta joteko ba 'ta, jun giñan, dena zikindua 'ta... U! Beák nahi zuten bezela ibilliya 'ta! Sartu giñan 'ta geoztik hantxe!
- Eta Galtzaberrin ziñaztela, jakingo zenuten ze pasten zen herriyan 'ta!
- Bai, asko ze pasatzen zen, nola... Ogiyan 'ta billa torri ber genun Oiyartzuna, 'ta zea, harrobiyan barrena pasa ber genun nahitanahiyez 'ta, tiruk San Markostik titzen bait zittuzten, 'ta, gu iya ailletun, zea, harrobira, ya ailletun harrobira 'ta tiruk hasi zin 'ta,
hola baztertu giñan pixkat pareta kontra, 'ta Txirrista saten geniyon mutill bat, Zirrista izena, ez dakit ze izena izango zun, Zirrista bai, "baijua Zirrista" 'ta hura 're paretan kontra arrimatu zen 'ta tortzen zaiyo bala kontra 'ta hantxe seko utzi zun! Bai, hora ikara pasa nun!
Gu ya ailletun 'ta hora hilla han. Bai. Geo seittun geldittu zin, beno, geldittu, berriz 'e seittu zuten, biño gu pasa giñan gen tokira jon ber genun aldea. Pozik tiroik ez zenin! 'Ta holaxe, gaizki, gaizki. Gaizki ibilli giñan.