Arozena txistulariak III

Primary tabs

Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-010
Pasartea 0:52:20 - 0:53:40 (1' 20'')
Laburpena Kornelik gizona ez ezik, semeak ere txistulariak ditu, baita bilobak ere. Semeak aitarekin hasi ziren ikasten, gero kaleko txistulariekin aritu ziren eta Errenterian segitu zuten.

Transkribapena

- Besteik ez dut esatekoik nik.
- Bai, gauza pilla erra bai, eukiko zenittuzke sateko! Zenbat denbo falta da? Zortzi minutu.
- Nik zea jakin nahi dut, txistu, txistulaiyan martxa hoik.
Hoik zea, geo semik 'ta nola hasi zin ikasten? Attak eakutsi ziyoten? 'O beák zuten zaletasuna?
- Ez, atta, atta hasi zen. Attak txistu jotzen zun, Lizartzan 'e txistua jotzen zun,
honea torrita 're bai, 'ta hemen hasi zin txistua jotzen denak. 'Ta geo in zin, kalea jon txistulaiyan itxea, ze, ez dakit zein zen? Zein zen hura? Mendizabal eo... Ez dakit zein zen, txistulaiya... Batzuk 'ta bestik berriz, Errentira 'ta partittu in zin.
"Uo...! Oiyartzunguk gue gisa zakik!" Txistu jotzen han itxian aitzen baizin attakin batzutan, biño ba, attai obeittu txistua jotzen! Juerga jon ber zenin!
- Semik ez ziyoten kasoik itten attai? 'O ze?
- Kaso bai, hola tokata bat 'o beste 'ro itten zuten, biño "gaurko nahikua dugu, e atta! " "bai, bai. Zuzte, zuzte nahi zuten tokira!" saten ziyoten. 'Ta geo batzuk Errentira jon zin 'ta geo bestik Donostira jon zin 'ta...