Altzibarko kioskoa

Primary tabs

Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-010
Pasartea 0:14:25 - 0:17:15 (2' 50'')
Laburpena Iruiñarreneko Manuelek jotzen zuen filarmonika. Balkoitik jotzen zuen soinua, eta, gero, dirua batuz, kiosko ederra egin zuten plazan. Kioskoa egin zenerako, Manuelek utzi egin zion jotzeari eta Donostiatik etortzen ziren musikariak.

Transkribapena

- Lana, lana!
- Eta zer zen, e... Altziberko billera hoi ordun zuk izautu, gaztetatik izautu zenun?
- Oi! Nik beti izautu dut Altziberko billera!
- Beti?
- Beti, bai, bai. Manuel, Iruñerreneku Manuelek... Iruñerrenekua! Manuelek itten zun ben itxeko balkoitik jo.
- Ze itten zun soiñua?
- Filarmonika, bai.
- A bai, e?
- Filarmonika haundiya zun. 'Ta oso, oso oso soiñujotzaille ona zen. Geo jende asko joten zen, geo zea in ber zela, kioskua in ber zela! 'Ta nik san niyon: "kioskua? Hor kompon! Nik ez dut diroik emateko, e! Alla kuentos!
Kioskua in ber bazute in, ni dantzan gutxi bilko naz 'ta... Nik ez dut kioskuntzat diroik mango." 'Ta in zuten oso kiosko politta!
- Bai, e?
- Bai! Koloretako zeak eman 'ta, egurrezko kolozko... In zuten bai!
- 'Ta non in zuten?
- Plazan erdi erdiyan.
- Hara!
- Erdi erdiyan ez, pixka 't Beko Ostatu aldexio. In zuten plaza... Kotxiri 'ta buelta man 'ta itteko tokiya... Han, biño geo Manuel aspertu zen, 'ta zea, Donostitik...
Oaiñ arte gouan euki 'ttut ba zein zin haik. Atta semik tortzen zin soiñu jotzea honea. Donostitik tortzen zin haik... Zein zin? Famosuk zin ba gaiña! 'Ta atta tortzen baldin bazen, semia beste batea joten zen, 'ta hola ibiltzen zin haik 'e soiñu jotzen. 'Ta geo...
- Iruñabarreneko Manuel jeixten al zen kioskoa? 'O harrek balkoiyan seittu zun jotzen?
- Ez, ez, ez, ez. Hora geldittu zenin... Geldittu zeneko in zen denak zerbatte dirua man ahal zena, 'ta kioskua.
- A...!
- 'Ta kioskua in zenin, Manuelek in zun utzi soiñua jotzia, 'ta kiosku hartan itten zuten zea haik, Donostikuk zin, ez dakit, ya... Goun euki 'ttut urte askuan, biño bu! Hombeste urte!
- Bai. Ba, igual du!
-Aztu. 'Ta geo bakizu, Errentin, batzuk Errentiyan bazela musika 'ta ez dakit non zela 'ta, pixkaka pixkaka attu in zen! Altziberko billera attu zen,
jendia galanki izaten zen jaitan han! Irundik eta, zembat jende joten zen! Asko jendia!
- Oiyartzunguk bakarra ez, e!
- Oiyartzunguk bakarra? Oiyartzunguk biño gehiyo izaten zen kampokua!
Irundik eta Errentitik eta denetatik, Errenteiyan 'e bazen musika, biñon... Gaiña fiestetan han Errentiko musikeruk ekartzen zittuzten. 'Ta hortxe ibiltzen zin denak!