Auzolana

Primary tabs

Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-009
Pasartea 0:52:30 - 0:53:55 (1' 25'')
Laburpena Auzolanean asko aritzen ziren lehen. Meta eroritako kontuak.

Transkribapena

- 'Ta ni jongo nitzake miño...
- Belartako 'ta 're jende pillla 'rra... Hoi auzolanin 'ta itten zin belarrak. Oaiñ ya metik ez da itten, oaiñ farduk eta itten da miño...
- Bai, hoixen, elkarrei launtzen. Akortzen naz, ez dakit Iruitxikikuk eta Itturraldekuk 'o zein zin? Bat in 'ta ya bukatzen ai zila eroi 'ta bestik iji 'ta aja, algaraz. Haik, meta eroi ziyola 'ta meta eroi zelako 'ta, eta geo bestiai eroi 'ro 'ta... Ba, hola aitz...
'Ta geo ebiya, gaur bezela 'ro hola ez? Tormenta ya heldu da, 'ta belarretan denak launtzea.
- Bai, bizilaunak hortan bai, auzuak... Artajorran 'o zelai haundiya baldin bazen, lenoztik hitz eiñ 'ta elkartzen zin, elkartzen giñan 'ta...
- Hitz eiñ gabe 're bai, belarretan aitzen giñala 'ta uste gabin...
- Egualdiyan kambiyua bazen eta ikusten bazen ai zila...
- ...Tormenta bat 'o sartzen bazen, denak. Miño oaiñ...
- Ez zen auzokuai beira eon berrik, eozeiñ, ala! korrika launtzea. Bai, hortan hartu-eman gehiyo zen leno.
- Miño, oaiñ ez da holakoik.
- Oaiñ bakoitxa be zea 'ta...
- Bakoitxa be aiyeka. Bueno, ez do hainbeste baserri 're.
- Bai, hoi 're bai.
- Miño igual du, ez do len bezelako hartu-emanik ez da.
- Ez, miño ordungo uniyua ez da.
- Keba!
- Ez da ordungo uniyua.
- Bai, ze baserriyik ez do, miño beste gauzetan 'de laundu litteke.
- A bia, miño ez, ez, ez.
- Hoi ya hautsi zen.
- Ez da aitzen.
- Hoi ona zen e, ederra zen hoi. Hortan bakarrik ez, 'o gaixotasun batin...