Panderojole

Primary tabs

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-007
Pasartea 0:06:32 - 0:07:40 (1' 08'')
Laburpena Tolareko bileran jotzen zuen panderoa, soinu-jotzaileei lagunduz. Otorduaren truke.

Transkribapena

-'Ta panderua jotzen hemen hasi ziñan, Tolareko billeratan san zenun?
-Bai... 'ta bokaillo bat ematen ziten, holako bokaillua.
-Borriyanakin?
-Borriyak apaiya 'ta nik holako bokaillua.
'Ta eraiya ez nun deus eaten biño nai banun limonada 'ro zerbaitte.
-'Ta pandero-jole gutxiyo?
-E?
-Pandero-jole gutxiyo, zuk harrek afaiya 'ta zuk bokaillua.
-Bai, joer! Harrek soiñ haundiya zun! Gaiñea soiñu gramatikua 'ro haundiya soiñua bai.
-'Ta nola...?
-Harrei jornala gaiñea 'ta nei ez.
-'Ta zu kontentu panderua jotzen!
-Bai 'ta bokaillua jaten 'e! Aski konten!
-'Ta ze in zizun beak eskatu 'o zuk eskatu, nola hasi,nolatan hasi ziñan?
-Nik ez dait beak eskatu ziten 'o Borye beak 'o, igual Borye beak asko, panderuk asko launtzen baiyo soiñulaiyai.
'Ta halakon bat 'zango zen'ta geoya hasi giñan handik 'ta geo Borye tortzen ez zenin Kapotte, Lontxo. 'Ta hola 'ta geo askotan San Juan itturrira joten giñan 'ta toki askota panderua jotzea. Biño hau gabe,beti berienda 'ro maten zutena. Hola...