Ergoien nolakoa zen

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-004
Pasartea 0:15:30 - 0:17:54 (2' 24'')
Laburpena Ergoienen eroritako etxeak eta egindako berriak. Urtxalen, mandoen kanposantua.

Transkribapena

-'Ta indarra zertako?
-'Ta bitxua galtzeko.
-'Ta Ergoinen base... itxiak eroiyak? Izautu ez ttugunak, izautuko zenittun zuk...
-Itxiak eroiyak, oan don hoi bat. 'Ta oan geoztik eroiyak... Beiñotze 'ro in zen 'ta, Momoti 're bai 'ta, hua 're zuzendu zuten 'ta, hola besteik... Ez naz akortzen besteik.
-Tolaren ondokua, Etxe... nola zen?
-Etxenausi oan beak bota zuten.
-'Ta gaiñekun hemen ez da ze askoik kambitua izango?
-Bai... Oi! Eskola, soziedadia, Tolako itxe berriya, Irripako goiy hoi.
-Hor zer zen len? Eskolako 'ta zea hortan?
-Belasua. Geo zean... bai... Kapeoko hortan 'e berriya iña da 'ta. Zean 'e Seundo fabrikakua bizi zena 're ni akortzen nazela iña da, Pauko errotaku hura 'ta. Etxe asko berriyak iñak!
-'Ta Urtxale ze, oan plaza den hortan zer zen?
-Plaza den hortan? Plaza hortan zen garai batin soldauk hor zila kamposantua, manduna. Hor hiltzen zin astin hiru lau mando.
-Gosiak?
-Bai to! Holako bizkarrakin. Zerbaitte enfermedade. Kamiyua itten ai zila. 'Ta naiyo izaten zuten zeak, militarrak nausiyak hamar soldao hiltzia mandua hiltzia biño!
Mandua eosi in ber baizuten! 'Ta soldauak libre.
-Sobra...
-Bai sobra...
-'Ta (...)?
-Jesus! Gu mutikozkorrak beti beira hantxen, benga beti parea zolua in 'ta zolua in.
-Geldittu gabe!
-Bai, bai... Garai batin mando pillerra hil zen!
-Oan zolua itten hasi ezkio hezurra izango da!
-Hoixen!! Hoi zabaltzen aittu zinin, ateko zin bai hor seuski!
-Man berko mando zar haik, bakizu ze zola ber zuten?
-Bai 'ta gaiñea enfermedadikin hiltzen bazin, bazpare...
-Bai...
-Matxiñen zuten gaiñea, han eukitzen zittuzten, bertan 'o...?
-Bai. Matxinen, arrastaka karri beste manduakin 'ta hantxe sartu.