Karrikako harrobia

Primary tabs

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:43:51 - 0:46:03 (2' 12'')
Laburpena

Karrikako harrobian lanean. Harria nola kargatzen zen. Bagoiak behiekin eramaten ziren Altzibarrera. Harria bolborarekin ateratzen zen.

Transkribapena

-Biño diputaziyuk ordun zer zu, ze indar zula geinez 'e hiru kamoin zar 'zango zittun! Gipuzkoa guziko... 'Ta oan jon ziz e...
-Hau difentziya!
-Dena, dena goitti...
-'Ta han ze itten zen harriya ate 'ta kamioiyak 'ta kargatu ui...?
-Txikittu! Harriya txikittu! Harriya txikittu, hondarra, osea, grabilla, graba, hondarra... eta grabil txii hoi kamiyutako! 'Ta hondarra itten zuten saldu obratako!
'Ta bagoitan eamaten genittun zeiño Altzibarku hoi nola da zubi ttikiy hoi, ormigoizkua zea, Zikirontik errekan...
-Bai.
-Han jarriya zuten plataforma, rak! 'Ta hara jon 'ta bagoiyak han hustu. 'Ta errekaz torri kamiona atzeka 'ta han kargatu 'ta martxa!
-'Ta ordun bago, bago... Karrikatik hara bagoiyakin?
-Bai!
-'Ta geo han kamioiyak kargatu...
-Han kamiona kargatu itten zen. 'Ta geo bi bagoiy haik eamaten zittun Xantun Felixek beiyan uztarri motzin. 'Ta bagoi bakotxeko lau pezta goitti eamatia.
Harrek guk biño jornal hobia atetzen zun. Ez eunero e! Astian bi hiru aldiz.
-Ordun ez zun lokomotorik trenak? Bagoiyak bakarra?
-Bai, zea! Harrek ez, harrobikuk ez. Honek bai, biño harrek ez.
-'Ta Artikutzatik 're bazen trena, Zorrola 'ro? Hua gotze'al za zu?
-Bai... Hua ez, hua ez...
-Hua ez za gotzen?
-Hua bea zen dena, hara joten zena, zeara diputaziyoko kargadora, Gabierrota joten zena.
-Biño ya hoi, goittiko hura ya galdua zen orduko.
-'Ta harrobiyan langille asko al zin, zu aittu ziñanin?
- Ez dait ba nik hamaost bat laun 'o deneta 'ro.
-'Ta nola... harriya nola atetzen zen ordun 'de polborakin 'ta?
-Bai... tiruk bota 'ta...
-Tiruk...
-Geo bagoiyak kargatu 'ta uan itxi hura ez dait botia ez 'te den, botia 'zango da... Gainkaldin, hantxe zen harri txikittu 'ta beste at Aramburu aldea, beste zea, beste matxakadora. 'Ta trenbiri, 'o kamiyun, zea, han kruzatu bagoiya rak! 'Ta han bota 'ta hola ibiltzen giñan...