Eskola, Jaunartzea eta dotrina.

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:27:20 - 0:28:43 (1' 23'')
Laburpena Eskolan noiz hasten ziren. Jaunartzea noiz. Dotrina euskaraz.

Transkribapena

-'Ta eskola, zea... zembat urtekin hasten ziñazten eskola?
-E... haundittuta, kozkortuta, komuniyo ttikiya itteko.
-Zembat urtekin 'zaten zen hoi, zortzikin?
-Komuniyo ttikiya zortzi urte 'ro...
'Ta ordun kumuniyo ttikiya in 'ta geo hurrungua berriz haundiya, komuniyo haundiya. 'Ta komuniyo haundiya itteko sakristiyan biltzen giñan hillate 'ta erdi 'ro... eunero jonez.
'Ta jun 'ta zembat laun giñan, gizasemiak, mutikozkorrak... pues libru harrei... muturtik hasi 'ta dena erantzun ber izaten zen. Zui galdera bat, harrei bestia, nei bestia... denak. Biño ddenak pasa.
-Eunero?
-Eunero!
-'Ta ez baldin bazenakiun kazkarreko erra man makillakin.
-Zein zen ordun apaiza?
-Hua apaiz txikiya 're han zen, 'ta bestia bikayua ez dakit nola izena zun harrek, Don Joakiñ 'o...
-'Ta haik ze aitzen zin kastillanoz o euskeraz?
-Euskaraz
-Euskaraz aitzen zin?
-Bai...
-Gerra garaiyan 're bai?
-Ondorin!Ondorin, ondorin.
-'Ta dotriña euskaraz o erdaraz ikasten zenuten?
-Kastillanoz, o! Euskaraz, euskaraz.
-Euskaraz e?
-Bueno, kastillanoz bazin bi 'ro hiru. Gue au, gue hurrengo kintakuk dia. Bat Paustino, zeakua, Gurutzekua Oryana. 'Ta bestia Luix Zalakain. Bi 'ro bazin... biño gaiñekuk denak euskaldunak.