Auzolana

Primary tabs

Bideoa ikusi AURRETIK aurrezagutzak aktibatu:

  1. Ba al dakizue zer den auzolana?
    • Badakitenek ez dezatela esan.
    • Ez dakitenek hipotesiak egin ditzatela.
  2. Nondik ote dator hitza?
  3. Gaur egun? (ETB1en egin zuten saio bat “Auzolan” izenekoa, Ibon Gaztañazpik 2016an?)

Bideoa ikusi BITARTEAN

  • Aurretik ateratako ideiekin alderatu.
  • Ulertzen ez dena ulertzen saiatu.
  • Bideoa behar adina aldiz ikusi.

Bideoa ikusi ONDOREN

  • Hausnarketa
  • Galderak:
    1. Gaur egiten al da auzolanik Oiartzunen? Lehen?
    2. Zergatik egiten da gaur egun gutxiago?
    3. Beharrik ba al da oraindik auzolanerako?

AZKEN EKOIZPENA

  • 4 adibide / aukera:
    1. Testigantza bila:
    2. Haiek elkarrizketatzaile:
      • Herriko aitona-amonaren bati auzolanari buruzko elkarrizketa egin
      • Aurrez gelan galderak prestatu
        • Lehen auzolana egiten zen? Eta orain?
        • Baserrian egiten al zen auzolana? Eta kalean? Errepideak?
        • Nola egiten zen auzolana?
        • Nola elkartzen zineten? (nola esaten zenioten auzokoei etortzeko, telefonorik-eta ez bazegoen?)
    3. Gaur egun
      • Auzolan eta elkarlan sinonimotzat erabili
      • Gaur egungo auzolanari buruzko informazioa bildu
        • Bidegorria txukuntzeko, ibaia garbitzeko, auzoko parkea garbitzeko …
  • Historia egiten
    • Lehengo edo oraingo auzolanari buruzko ikerketa txikia

PARTEKATZEA

  • Egindako lanketa (dena delakoa) partekatzea
    1. Gelakideekin, mailakideekin, adin desberdinetakoekin …
    2. Blogean (edo dena delako sareko plataforman)
    3. Eskola/Ikastolako aldizkarian