Iriarte Rekalde, Pako (1935 - 2023)


Helbidea Sarobe baserria (Ergoien)
Jaiolekua Estrataburu (Iturriotz)
Biografia

1935ean jaio zen Pako Iturriozko Estrataburu baserrian. Oraindik haurra zela, izeba-osabekin bizitzera joan zen Ergoienera. Jostaketarako denbora askorik gabe, beti aritu izan da baserrian lanean; beti izaten baita zer egin. Gaztea zela, sos pizarrak ateratzeko mendiko lanetan eta gau-lanean aritu zen, baserriko lanak sekula utzi gabe. Ondoren, esneketari lanetan hasi zen. Hasiera batean, Altzibarrera; eta gero, Altza eta Herrera ingururaino, "parrokiano onak" zituen. Pakok baserria maite du, eta Sarobe baserria mantentzeko lan handia egin du, garai bateko tresna eta tramankulu mordoa gordetzen ditu. Horrez gain, Comète Sarearen lekuko ere izan zen mutil kozkorretan, II. Mundu Gerratik ihesi zetozen makina bat abiadore-aliatu etxean hartu baitzituzten, orduan beren lanaren garrantziaz oso jakitun izan gabe.  

Elkarrizketak OIA-144