Emakumeak tabernan ez, Aranon gehiago

Primary tabs

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41b
Pasartea 0:21:42 - 0:24:19 (2' 37'')
Laburpena Beren garaian emakumeak ez ziren tabernan sartzen. Aste Santuan jendea Aduriz sagardotegira joan ohi zen. Garizuman, bezperetan sagardo garaia izaten zen. Gizonezkoak sagardotegira joaten ziren eta neskak kanpoan paseatzen ibiltzen ziren. Aranora joan ziren San Roketan, bertako festetan. Eta Aranon emakume askoz gehiago ikusten zen tabernetan, normalagoa zen. Bera harrituta gelditu zen. Berari orain ere ez zaio gustatzen tabernetan sartzea. Kafetegira, agian, gehiago.

Transkribapena