Errotak

Nor Arbelaitz Zapirain, Maria Jesus; Mitxelena Arbide, Bixente
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-113
Pasartea 0:18:50 - 0:20:28 (1' 38'')
Laburpena Txalaka, Iurrita, Ugarte, Fagoagaerrota ... errota asko ziren Oiartzunen. Gerra ondorenean Nafarroara joan behar izaten zuten hemengoak itxi zituztelako.

Transkribapena

- Ta noa joten tziñaten errota artua txikitzea?
- Pues gu Txalaka joten giñan.
- Iurritta ta zea re bai, Ergoina re jon izandu naz ta, errotak bazin franko Oiartzunen, bat, bi, hiru lau, bost bat errota bazin ta...
- Ta gerra ondorenin, razionamentua ta hasi zenin, errota hain funtzionatzen segitzen tzuten?
- Bai, biño kartillakin, honbeste persona hoinbeste kilo. Ta hola..
- Etzen libre nahi zenun...
- Ez, ez.
- Ta geo itxin in tzittuzten.
- Geo itxi in tzuten.
- Ta geo talo jan nahi balin bazen gutxinin San Antonea ta hor jende asko, ta Aranatza ta Lesaka ta..
- Goizuta re jendia joten tzen..
- Goizuta re jongo zin seuraski.
- Naparro aldea.
- Bai, bea amana zeara joten tzen...
- Zuek aitzia bazute zertik galazi zuten?
- Zertikan eztakit, kastigua izango zen, noski, eskualdunai jarriya ro izango zen.
- Ta errotak ordun Oiartzunen asko zin, ta goatzen tzazte nun tzin? Altzibarren?
- Bai.
- Iurrittan, Altzibarren zean Uharten, Pauko errotan, bestia Txalakan Iturriotzen, besten bat zen...
- Karrikan?
- Karrikan ebai, noski.
- Karrikakuk ez al tzin errotaiyanak?
- E?
- Errotaiyanak ez al tzin Karrikan?
- Bai.
- Haik e errota izango zuten.
- Ergoinen?
- Ergoinen Pauko errotan.