Errenteriara fruta saltzera

Primary tabs

Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 1:03:08 - 1:05:18 (2' 10'')
Laburpena Ama fruta saltzera jaisten zen baserritik. Buru gainean eramaten zuen karga. Txikierdiraino oinez eta handik koinatuarekin kamioiez joaten zen. Hiztegia: Guaraxixtera.

Transkribapena

- Ama jeisten zen Errenteira astuakin?
- Ez, ama bajatzen zen gutxitan. Gereziya, o' muxika melokotoiya o' hola baldin bazen saldu berra,
- Fruta?
- Bai fruta itxeko baserriko fruta baldin bazen, hola guaraxixtera, saten ga ganiyon zabal-zabala bi kierrekin 'ta 'ta hua beteko zun 'ta erdiño jarriko zun mordoska bat. Joe! Lepuan e' bazun indarra e!
- Gañekuk e' bai miño lepuan e' bazun indarra burutia saten you hola in trapua toallakin bueltaka, hemen zea bat poltsa bat
- Bai trapu bat jarri
- Bai hola buelta bueltaka, 'ta saski hua hartu 'ta joten zen hemendik Ugaldetxoa beste birian, bire zarratan e! asnimaliyik ibiltzen zin tokitan. Beste bireik ez zen.
- Be fruta harekin.
- Bai be saski hua buruan zula. Txikierdira Txikierdin koñauak kamiona eukitzen zun, letxerua zen, 'ta kamion harta sartu saski hoa
'Ta joten zen Errentira
- Ama bea.
- Ama bea saskiya harrekin. Bono saskiya harta fruta saltzen da.
- Halare kamioyian jutia bentaja zun!
- Bai hara bajatzeko Txikierdira joteko iya hemendik Ugaldetxoa hainbeste bire jon ber zenun.
'Ta geo, hara jon 'ta saldua 'ta atetzen zen diro pixarrakin enkargo pixarrak itten hasi 'ta gastauk! seittun gastatuk!