Gerrako kontakizuna

Primary tabs

Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 0:51:22 - 0:54:35 (3' 13'')
Laburpena Gerra garaian Iragorriko kanposantura eramaten zituzten fusilatzera. Behin batek ihes egin omen zuen. Ihes egin eta Juantxoren auzoko emakume "gaiztoaren" etxera joan zen, Trabalekura, laguntza eske. Emakumeak gordetzeko lekua eman meta baten azpian eta ondoren salatu egin zuen. Gainera, soldaduek ezin akabatu eta emakumearen semeak hil omen zuen tiroz.

Transkribapena

- Gerra garaian ere izan omen zan harekin zerbatte pasia ?
- Bai, bazen e gerra ai zula afusillatzea honea Karrikako bazter hor Artikutzko karreteran bazter horta kanposantoa saten yogu guk. Zoko bat 'ta.
- 'Ta kamiona kargatu 'ta horrea eaman jendia afusillatzea 'ta heriyo osun alde in gizon batek, hortik eskapo. Kamionetik saltatuta o' nolapatte alde in 'ta
Gue itxin, atta zenak esaten zun: "-Norbatte aittu yun ate joka." Miño zeñek etten zun garai hartan? Oañ ezte ereki nahi 'ta! garai hartan tiroka bazter guziyak erriak erretzen ai zin 'ta! Ai 'men zin.
Nik ez dakit nik e' nittun kusi.
- Miño beldurra
- Bai 'ta " - Ate joka norbatte aittu yun han!"
- 'Ta geo hurrengo eunin o' aittu tipo bat jon 'men zen gizon bat Trabalekura noski aber nomatte leku pixka 'at eo eun batzutako, hill in nahi zutela 'ta gorde in nahi zula harrek.
"- Bai bai jarri yi seittun mango 'it"
- Meta meta iatzia belarrra o' meta iña, montoiya o' saten 'ute 'ta harren azpiyan hola hueko bat omen zen, " - Jarri yai hortxe! mangio 'it jaten!"
'Ta meta harren azpiyan jarri ´men zen gizon hoi, jan 'ta ean maten 'men ziyon 'ta, ez dakit zenbat eun pasako zittun han... eun bat o' bi o' hiru o', lau pasa bazittun e' ez dakit 'ta geo
(...) beak parte eman. Beak zitta pasa du, amon horrek, 'ta tipu hoi harrapatzea ziaztela jota buelta guziya zerkatu yote 'ta eskapo korrika 'ta
Berrondo saten you, Txikierdira iya alletun baserri bat. Bai 'men zijun goitik bera ta be semiak usteut san, amon horren semik. "-Zuek ez zute jotzen hoi katzute honea!"
Beak armak hartuta o' ez dakit beak arma izaki, beak tira 'ta bota. Beak zitta eman 'ta semik bota o'