Itturraldekoak

Primary tabs

Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 0:41:22 - 0:45:46 (4' 24'')
Laburpena Itturralden jaioak dira anai-arrebak. Aita zuten bertakoa eta ama Aldurakoa. Amaren ama gero Errenteriako kalera joan zen. Eta han amaren bi anai, osabak, saskigintzan jardu ziren.

Transkribapena

- Zu esan zu, leno esan nazu jaio Itturralden jaiua zeala esan zu
- Bai Itturralden
- Itturralde. Hoi Errenteiya da ez?
- Bai Errentikun
- Errenteiko lurra
- Errenteiko partin bai.
- E atta 'ta ama nunguak zenittun?
- Atta, len nola esan zu Aldura hangua zen ama.'Ta atta zen Itturraldekua.
- Atta zen bertakua
- Bai
- 'Ta ama ze baserritakua?
- Aldura
- Aldura b eizen hori du.
- Bai Aldurakua
Geo etorri zin han beraxio, beste baserri zar bat, hara bizitzea.
- Aman familiya?
- Ama be familiyakin.
'Ta torri 'men zen ama be amakin 'ta
- Geo ezkondu?
- Geo ezkondu. 'Ta in 'men ziyoten itxia erre. Bainketagoikua 'ta Bainketaerdikua ta Bainketa bekua hiru baserri seida seidan dozte.
'Ta itxia in ziyoten erre 'ta itxiak sua hartu ziyoten, `men ziyoten 'ta amona barrenin goiyan 'ta goitikan bota amona behera 'ta bestik mantakin hartu!
Halaxe salbatu 'men zen amona! ez zittun pisatuko 40 kilo gaixuak! Nik izautu nunin e'
- Ttikiya zan, argala o'
- Bai plakua! plako plakua zen ximela e' Errentitikan horrea ordubeteko birian tapa tapa etortzen zen, be alabana etortzen zen.
Be alabakin pasatzen zittun astebete o' bi o' 'ta beak e ba zun familiya bian
- Errenteiyan?
- Bai bi seme bazittun sesto itten aitzen zin hola saskiyak itten
- Saskigilliak zian?
- Bai 'ta han bizi zen 'ta hara joten zen.
- Errenteiyan kalian esan nahi dezu ez?
- Bai Goiko kalian. Hola leku ttiki bat zun anai batek, saskiyak itten han aitzen zen. Bestia berriz hemen gorauo kanposantoko bazter hortan.
- Zentolen
- Zentolenetikan aurrexio.
- Aittu klaro, garai batian saskiya asko ibiltzen zen?
- Bai!
- Baserritan 'ta sagarrakin zala o' berdurakin o'
- Bai, bai
- 'Ta beharko zien saskiyak beti?
- Asko! Oain miño gehiyo bai!
- Ordun hartatik biziko zan saskiyak ein 'ta saltzetik hua!
- Handik saldu 'ta gio lanin e' ibiltzen zen, lan pixka bat itten zun 'ta...
- Izenak goatzen al dittuzu nola zuten izena haik?
- Joxe Luix bat
-'Ta abizena?
- Joxe Luix Elizegi. Ez! Zapirain! Joxe Luix Zapirain! 'Ta bestia 're Joxe bai Zapirain. Ne aman anaiyak zian 'ta. Ama Zapirain genun guk. Elizegi atta.
- Osea ke zu zea Elizegi Zapirain zea zu.
- Bai. Hoi da.
- 'Ta aittu Joxe Zapirain hori ez zan ba bertsolariya izango?
- Ez, ez , sesto itten aitzen zen.
- A xextogillea bai.
- Horrek fabrikan o' zean, ez dakit zeñekin lanin ai zela , tronko haundin batek azpin hartu hanka 'ta moztua zun, ixterretik. 'Ta be hanka motzakin han aitzen zen xexto itten hale.
- Exeita xextuak itten hala aitzen zan e' .