Amaren ukenduak

Primary tabs

Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 0:32:20 - 0:34:06 (1' 46'')
Laburpena Amak belarrak bildu eta ukenduak egiten zituen. Eta ukendu haiekin sendatzen zizkieten larrutuak.

Transkribapena

- Belarrak biltzen zittun, berbena belarrak pasma belarrak beste ez dakit ze belar klase, biltzen zittun denak 'ta itten zun dena jomada bat bezela, oaiñ e' badut pixkat hor, begiyai 're hala mana dut.
Hemen antijuk pixkat larrutu in zian axala,
- Bai ikusten da bai gorrittua
- 'Ta horrei jomada hoi maten yot. 'Ta jomada hoi jartzen zun, aurrena itten zun herida dena garbittu,
alkoholakin erre 'ta geo jomada hoi maindire puska, oain bezela ez zen zeaikan aukerik,
- Hoi da gasak eta
- Gasak eta maindire zarran baten puska o'
- Jarri ukendu hoi jarri tartin, ziarrua ingo balitz bezela bildu pixkat, hua jarrri heridan gañin, 'ta beste trapu batekin bildu, 'ta herida txui txuri-txuriya.
Ez zen gaixtotuko ez! Halaxe sendatzen zen. Hua ikarriya zen hortan.
Bueno!
- Belarrak eta ibiltzen zittun?
- Bai. Ume askon goraberak izanduk 'ta berrak eakutsiya gaixua!
- Be aurrekuak e' igual be amai ikasiya
- Seuru! 'Ta dena hola.