Neguan mendian

Primary tabs

Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 0:18:31 - 0:20:05 (1' 34'')
Laburpena Neguan jaitsi egiten ziren. Leku altuan lan egiten baitzuten, eta bertan elurra egiten zuen. Igaratzako bidea ere haiek egina da.

Transkribapena

- 'Ta negu partian ez ziñaten hola goiyan ibiltzen, beraxio beti?
- Bai Arantzazu, Zegama Aralar 'ta hoik altu izaten zin! Han metro elurra igual itten zun Aralarren e!
- Han lanian ai ziñaztela e? ai ziñazten garaiyn?
- Beno ai giñan garayin
- Igual tokatuko zen hola 're e?
- Elurra itten zun elur puskat 'ta elurra itten itten hasi miño lenotik aldeitten genun. Miño elurra harrapatu 're bai itten ziun.
- Hoi izango zen txarra!
- Bai han guarda guardaitxia esaten geniyon guarda bizi zen, Sanmigelko kruzian, oan bota zutela uste 'ut guarda etxi hoa.
- Ez dakit aspaldiyan e naiz ni izandu miño badakit nuntxo den bai.
- Sanmiel Sanmiela eskoira hartzen da, ez ezkerrea, eskoira bertan zen. Igaratzako biria 'ta guardaitxia bertan. Igaratza 'e biri guk in genun, han bazen ermita ttiki bat, Igaratzan
- Bai Igaratza izena bai,
- Naparrun aitzen giñan miño dipuzkun gehina