Jateko ohitura

Nor Jauregi Oiartzabal, Carmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-090
Pasartea 0:24:18 - 0:26:07 (1' 49'')
Laburpena Lehenengo platera beti potajea izaten zuten. Bigarren platera ere izaten zuten. Halere, igande eta jaiegunetan desberdin jaten zuten. Adibidez: Xanistebanetan.

Transkribapena

-Ze jateko ohittura izaten zan?
-A! Potajia. 'Ta oan potajia ez dut ikusi 're nahi begiyan aurrin e. Baserriyan lendabiziko platua beti potajia. Itxian itten zen.
-Hoixen, itxekua!
-Lembiziko platua beti potajia. 'Ta uain jesus! Ezta beitu 're!
-'Ta bigarrengo platua 're izaten zenuten?
-Bai, izaten genun, bai, bai. Bigarren platua 're, bai. 'Ta itxian fruta itten zen. Hola.
-Ígandetan 'ta beti zeoze bexigua 'ro izango zen
-A! Bai jaiyin bai. Jaiyin beti difente. Beti bezela aittu, jaiyin beti 're. Nahiko fruta izaten zunun itxian.
-'Ta igandetan ze jaten zenuten?
-A, ordun zopa. Haragiya eamaten zen 'ta salda in'ta. Geo haragiy hura tomatikin 'o piperrakin 'ro zerbaittekin jarri, hola. Ahal den bezela.
-'Ta ordun 'de Oiyartzunen jaiyak Xanistebanetan izango zien?
-Oaiñ 'e bai.
-Oaiñ 'e bai. Jakiña, ordun 'e jaitan 'ta beti izango zen otordu berexin bat 'o.
-A, hoixen! Fiestatan 'ta.
-Hoixen.
-Holokotan.
-'Ta ordun ze jaten zenuten?
-Beti difentia zerbaitt 'e aizu! Beti difentia.
-Ardiyak eta izaten zenittuzten?
-E?
-Ardiyak?
-Ez ardiyik ez.
-Ez, e?
-Ardiyik ez genun izaten.
-Oillaskuak 'o konejuak 'o.
-Bai, oillaxkua 'ta konejua bai. Hoi bai.