Jatekoa

Primary tabs

Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 1:08:04 - 1:09:55 (1' 51'')
Laburpena Behiak, ardiak, untxiak eta oiloak zeuzkaten. Astean behin egiten zuen amak erosketa: haragia edo bakailaoa. Zopa egiten zuen horrekin eta aste guztirako izaten zuten. Egun berezietan oiloa gisatua edo arrozesnea jaten zuten. Sagarra ere asko jaten zuten. Nolabait tripa betetzen zuten. Taloa oraindik ere gustura jaten du.

Transkribapena

-Ze ganado izaten ziñuen behiyak?
-E?
-Ze ganadu izaten ziñuen?
-Behiyak. Behiyak. Behiyak izaten genittun, ardiyikan ez.
-Eta oillorik eta?
-Bai, bai. Oilluak, konejuak, denak izaten genittun. Ui! Ama zortziyan behin bakarrik joten zen Errentira, komprak ittea. Eta ordun kartzen zun haragiya, bakaillua
Eta zortziyan behin salda itte' zun, zopa in harrekin. Eta geo bakaillua aste guzirako. 'Ta geo arrautzak 'ta konejua, heaztiya. Saten zaittut ba, Eguarritako oillua gisatuta jartzen bazun kontentu bai.
Turroiyik ezgenun izaten, biño oillua gisatuta jartzen bazun hua banketia zen guetzako. Arroz kon letxe geo fiestetan, Xanistebanetan. Oan graziyik itten ez bazaittu 're, orduan jo! Hua zen gue zea.
-'Ta bestela postrea sagar errea?
-E? Bai, sagarrak 'e erretzen genittun. Sagarra nahikua izaten genun 'ta. Urre-sagarrak 'e itten genittun, sar gorra bagenun, sarra izena zuna, sar gorra.
'Ta hua bildu eskuz eta belar gaiñian jarri 'ta jateko. Numbaitik amak tripa betetzen ziun. Denak sanuak hazi ziun. Hoi bai, denak sanuak. Talua 'ta esnia 'ro etxeko hegaztiya 'ro patata 'ro itxeko serbitzukin biño denak sanuak hazi.
Hezurtatik ez. Hezurtatik izorratua. Bueno!
-'Ta zu zeorre taluakin aspertu?
-E? Ez! Oandikan 'e jaten ttut nik taluak e! Bai.
-Zeone aitzen za itten?
-Bai. Ombre! Hamakin bat iñak gaude taluak!