Lapikoak

Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 1:03:09 - 1:04:19 (1' 10'')
Laburpena Lurrezko lapikoak eta portzelanazkoak zeuzkaten. Lurrezkoak artesitu egiten ziren eta amak alanbreekin estututa konpontzen zituen.

Transkribapena

-Bai, holaxe.
-Lapikuak?
-Lapikuak, batzuk izaten zien lurrezkuk. 'Ta pintzatzen baldin bazien goatzen naz guen amak alambria hartu eta nola estutzen aitzen zen gehiyo lertu gabe.
Berriya eosteko 're diruik ez zun izango 'ta. 'Ta bestelakuk 'e bazittun zeazkuak, portzelanazkuak. Haitakuk 'e bazittun. Biño lurrezkua baldin bazen, artesitzen baldin bazen hartu 'ta alambria estu-estu. Nik ez dakit nola itten zittun. Jartzen zun, bintzat.
Ibiltzeko haimbeste. Berriya eosteko 're dirua biar zen 'ta. Hartako 're izaki ez 'ta.
-Bai.
-Hartako 're izaki ez.
-'Ta burnizkoik?
-E?
-Burnizko lapikoik?
-Burnizkoik ez. Portzelanazkua 'ta geo zea hoi.
-Tupikiya 'o izaten dia.
-Tupiki. A! Bai, goatzen, bakit izate' 'iela biño ez genun holakoikan. Haik gehiyo baliyo...
-Haik mendirako igual?
Haik gehiyo igual baliyoko zuten gaiñea, ez dakit, ez dakit. Holaxe.