Perretxikoak

Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 0:36:18 - 0:38:25 (2' 07'')
Laburpena Zein perretxiko biltzen zituzten aipatzen du, gibelurdina, onddo zuria, onddo beltza,onddo gorriya, gibelurdina, xixa. Gainontzeko perretxikorik ez du biltzen ez da fidatzen. Ongi ezagutu behar da perretxikoa. Kamamila ere biltzen zuten.

Transkribapena

-Eta gaiñeko perretxikuak eta, onttuak eta e, ze klasetakuak?
-Bai, biltzen genittun ontuak, onto xuiyak, onto beltxak, gibelurdiñak. Perretxikutan biltzen genittun e!
Izautzen genittun perretxikuk. Amak 'e bialtzen ziuten sextua hartuta, perretxiko batzuk aer biltzen zittuzten. 'Ta perretxikuk biltzea 'ta. Perretxikua izautzen genun.
-Gibelurdiñaz gaiñea, beste perretxikoik?
-Xixak. Perretxikuk, gaiñontzekun asko 're ez. Ontuak, onto zuiyak, onto beltzak, xixak, gibelurdiñak. Gaiñontzian, onto gorriyak. Gaiñontzekun.
-Gaiñekun, txampiñoi 'ta holako zeaik?
-Ez, ez. Hoik. Gaiñekun ez naz asko fiyatzen ni jatia. Alaba hor ibilttu 'a perretxiko dembuan. Jo, horrek ibilli ttu gustoa!
Siesta in 'ta nola deskontso(...) zen 'ta auzko zea hoita jon, mendiy hoita 'ta.
-'Ta lampernaik edo?
-E?
-Lampernaik edo?
-Ez.
-Ezta 're?
-Ez. Lamperna zerrei deitzen yozu? Perretxikui?
-Ez, e zapela zuri-zuriya du.
-A bai?
-Bai, txapela hola punta ttiki batekin 'da. Haundiya da.
-A bai?
-Zortoin luzia du.
-Ona al da jateko?
-Bai, gure amonak hala saten zun, biño guk ez dugu ohitturik.
-Hua jateko?
-Amonak bai biltzen zittun e.
-Bai?
-Guk ez. Nik san 'izut ze klase: onto zuiyak, onto beltzak, onto gorriya, gibelurdiña, xixak. Hoik bai, hoik izautzen nittun. Biño gaiñontzekun izautzen ez denik ez nun hartzen nik e!
-Ondo izautu ber! Ondo izautu bier du perretxikua, bestela... Bai.
-'Ta gaiñekun mendin pentsatzen dut, 'o jostaketa garaira atetzen ziñetenin perretxikuk bezela, beste zeoze izaten zen biltzeko?
-Ez, kamamillua baldin bazen, kamamillua. Gaiñontzekun ez. Jostatu 'ta ostea eskola, rekreua pixkat ibilli 'ta.
-Ez gaztaiñak 'o intxaurrak 'o?
-Ez, ez zen halakoik izaten.