Aitaren erailketa

Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 0:02:26 - 0:03:13 (0' 47'')
Laburpena Gerran aita hil zieten. Hamahiru umeren aita, Joxepak 8 urte zituenean. Oiartzungo 16 urteko mutiko batekin batera hil zuten aita.

Transkribapena

-Gerra dembun geo hamahiru umen aitta hil ziuten. Hamahiru umen aitta e! Erki da e! Guria, beste auzoko 'ro Oiyartzungo Arangun familiya hoi 're famatua zen.
Aitta Bilbaura jon zelakoz, harren semia hamasei urtekua hartu 'ta guriakin batea han hil zuten, Endarlatsa eamanta.
-Zembat urte zenittun zure aitta hil zutenian?
-Gue aitta hil zutenian, nik zortzin bat urte 'ro hola. Bai, gerra demboako kontua zen 'ta zortzin bat urte. Bai.
-Ongi akordatuko zea zu ordun!
-Uf! Hua aztutzekua zen e! Guk ibiltzen genun mixeiya 'ta ondotikan pasa genittunak, ombre!