Aukera anitzeko galdera
Galdera:
Gerra ondoren Oiartzungo errotak prezintatuak egon ziren, eta bertakoek Nafarroara joan behar izaten zuten irin bila, estraperloan. Zergatik itxi zituzten Oiartzungo errotak gerraondoan?
Francok Gipuzkoa traidoretzat jo zuelako | |
Errotak martxan jartzeko argindarrik ez zegoelako | |
Gerran arto-soro guztiak erre zituztelako |
Erantzun zuzenaren inguruko argibide osagarriak:
1937ko ekainean, Francoren tropek euskal lurraldeak bereganatu zituztenean Francok Gipuzkoa eta Bizkaia probintzia traidoretzat jo zituen. Horregatik, Bizkaiko eta Gipuzkoako Kontzertu Ekonomikoak ezeztatzeko Lege-Dekretua egin zuen. Lege honengatik, besteak beste, Guardia Zibilek errotak prezintatu zituzten.