Comète Sarea zer da

Primary tabs

Aukera anitzeko galdera
Galdera: 

Zer zen II. Mundu Gerrako Comète sarea?

Pilotu aliatuak lurralde okupatuetatik ateratzeko sarea

Espainiako armadak Iparraldeko gerra kontrolatzeko erabiltzen zuen metodoa

Hitlerren tropak Ipar Euskal Herria bonbardatu ondoren Hegoaldean lurreratzea

Erantzun zuzenaren inguruko argibide osagarriak: 

Belgikan eta Frantzian ezkutatuta gelditutako pilotu aliatuak lurralde okupatuetatik atera eta Britania Handira bueltatzeko Espainia gurutzatu eta Gibraltarrera eramaten zituzten. Espainian ere gauza ez zen samurra, Franco nazien aldekoa baitzen eta Guardia Zibilaren kontrolak ekiditen ere aritu behar izaten zuten. Bidasoan muga pasa eta Erlaitzen barrena iristen ziren Oiartzuna.