Mitxelena Gelbentzu, Joxemari (1925 - 2015)


Jaiolekua Bidagurutzeta (Arragua)
Biografia Arraguako Bidagurutzeta baserrian jaio eta hazia zen Joxe Mari; "Birauztan". Arragua ingurua asko aldatu bada ere, berak oraindik gogoan zuen nolakoa zen auzoa bere mutil kozkor garaietan, eta aski ederki azaldu zigun. Desagertutako baserriak, bertako baserrien jabe egin ziren kanpotar aberatsak, gerra garaian Errenteria ezin harturik zebiltzan soldaduak... aski gogoan zituen denak. Eta bertsoak. Bertsozale amorratua zen Joxe Mari; anaiak erosten zituen bertsopaper guztiak buruz zekizkien. Bat-batekoan ez hainbeste, baina bertso-jartzen aritu izan zen. Adinarekin horretarako gogoa joaten dela zioen Joxe Marik, baina gaztetan umore ederrekoa zela zioen, eta ez zuen esan beharrik, bizimoduak astinaldi gogorrak eman bazizkion ere, zorionez, beti umore ederra ageri zuen eta.
Elkarrizketak OIA-070, OIA-071, OIA-072

Pasarteak

IzenburuaHasiBukatuIraup.Lh.
0:11:400:13:001' 20''3
Ipuina0:23:200:29:506' 30''1
Noiz eta non jaioa0:35:100:35:430' 33''3