Soldaduska

Primary tabs

Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-064
Pasartea 0:29:55 - 0:31:05 (1' 10'')
Laburpena Manuelek Burgos eta Albaceten egin zuen soldaduska. 30 hilabeteko soldaduska. Alfer-alferrik.

Transkribapena

Nik Burgosen hogeita bi hillabete kaballeiyan, eta beste hogeita betzi arte Albazeten. Roda izeneko herri batian.
- Zenbat, denea zenbat in zenun?
- Hogeita hamar hillabete sei egun gutxiyo
- Bi urte miño geyo
- Bai garai batin asko izaten zen, asko
- Bi urte 'ta erdi
- Alper alper alper alperrik
- Alperrik. Gue mutillak beak hemezortzi hillate in zittun
- Alper alper alper alperrik
- Jo
- Bai
- Zoldao primera in ziaten, ez guardiyik ez kuartelik ezerez. Demboa ezin pasa. Geo Albazetea jon tzin han bai han libertadia bazeon.
Miño Burgosen kalea atetzen baziñan beti eskua hola ibili ber zendun, dena poliziaz betia eoten zen dena hola ibili ber zeon
'ta hola harrapatzen bazizuen kartzela igual eameten zizuen 'ta hola harrapatzen bazizuen bi masailleko igual.
Kapitanak beak san zigun e,erne ibiltzeko! Batek horrengatik ingo zula bestik eztakit zer... hoi kapitana etzen nolanahikua! harrek esan ziun.
'Ta Burgoseko kalea ezerta, mendialdea! Geo Albazetea jon giñan han etzen ezere han ezten.
Teniente bat genun Bilbaukua, erdi apaiz holakua