Lan istripu latza

Primary tabs

Nor Bikandi Aristizabal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-020
Pasartea 0:01:00 - 0:05:00 (4' 00'')
Laburpena Errandonean hogeita bat urtean ibilia da Maitxo; almazenean, lehendabizi, eta, praktiketan, gero. Aurretik, Altzibarko paper-fabrikan aritu zen. Paper-fabrika erori egin zen; bera han ari zen lanean eta bi oiartzuar hil ziren istripu hartan.

Transkribapena

- Lanian hogeita bat urte. Ardua 'ta partitzen 'ta ogi partitzen. Lembizi bertan hasi nitzan lanian, botillak garbitzen 'ta hola, 'ta geo neska falta zutela 'ta panadera hasi nitzan 'ta in nittun hogeita bat urte han. Altziberren beste zea bat in zuten, papelera bat. Ez dakit...
Zu ez za akortuko?
- Ez, papelera ez naz gotzen.
- Papelera ez zen haundiya. Biño in zen han... Jende... Ez dakit zembat izango zen.
Berroeita hamar biño gehiyo izango zin han behintzat, eta nombatte gaizki in zuten, zean... Gu giñan beko plantan. 'Ta goiyan jarri zuten makina bat, trapuakin aitzen giñan, trapua beeixten 'ta botoiyak kentzen 'ta hola. 'Ta jarri zuten makina bat zea, papera...
Beno... Trapua puskatzeko kortadora 'ro ez dakit nola saten yoten horrei. Eta holako bat. 'Ta harren moimentukin nombatte in zen muittu 'ta tetxua eroi bi ayeketa. Hola! 'Ta beko pisora. Beno, erdiko pisora. Lembiziko bizitzan giñan 'ta hautsi 'ta.
Eta han giñan hamalau neska 'ro hola, eta gehiyo 're beste aldin bazian gizasemiak eta hola, biño. 'Ta geldittu giñan barrenian, goiyan ura baizen, terraza bezela 'ta ura hora dena gotik betti, burutik betti 'ta han geldittu giñan.
- Ai ama!
- Jetxi ber 'zandu genun leiyotik betti. Lembiziko bizitzatik.
- 'Ta iñor... Denak ate ziñazten?
- Bi hillak. Batek hemendik horreako difentziya baldin bazun. Bat hil zenak. 'Ta bestia paretan kontra geldittu zen zeakin, paretakin. 'Ta hura bizi zen itxeko bazterrin. Nik mixeiya ikusi besteik ez dut iñ!
- Jesus!
- 'Ta handik leiyotik 'o jarri ziguten eskaillerak 'ta handik betti jetxi ber genun. Hola.
- Beldur erra! 'Ta ate ziñaztenin kontentu!
- Bi hillak! Juanito Iragorri.
- Juanito Iragorri. Hemen e...
- Altziberren bizitzen zin hoik len-leno. Biño geo hura zean bizi zen, Iturriotzen be familiyakin esposatua. 'Ta hura hil zen eta bestia Otsuenenekua. Mutilla gaztia.
- Hil zinak, haik zin. 'Ta non zen papelera hoi?
- Papelera, bai.
- Non zen? Altziberren non?
- Altziberren. Nola da... Akortuko al tzait. Altzibertik abituta hor ezkerretan itxe bat bazen ba. Otsune ba al dakizute non den?
- Ez dakit uan seuru non den. Ba, igual du, igual du.
- Han zen. Altzibertik Ergoina, beno, Karrika aldea abitu 'ta nola da harrobiya? Pixkat honuntxixio.
- A...!
- In zuten 'ta! Han 'e suertia!
- Bai.
- Nik mixeiya besteik ez dut ikusi, e! Suerte txarrekua izandu naz.
- Bai, zui gerra tokatuko zizun gaiña!
Atarikoan noiz: 
Osteguna, Uztaila 13, 2017