Ilunpetan lanean

Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-050
Pasartea 0:54:30 - 0:57:31 (3' 01'')
Laburpena Kintaraino, argindarra jarrita zegoen; handik behera lanpararekin ibili behar izaten zuten. Ilunpetan lanean, begiak asko nekatzen ziren.

Transkribapena

- 'Ta argiya ze, karburua 'ro ze maten zenuten?
- Kintaño bagenun zea elektrika jarriya.
- A bazen
- Kintaño. Handik betti dena lanpara.
- Bai, 'ta dispatu ber den lekun ezpaito hor agantzen! bup! 'ta, denak lertzen dia.
- Karo. Ezin jarri argiya.
- Ez, etzon jartzeik.
- 'Ta zer zenittuzten kaskutan zeak ?
- Ez, ez, lanpara eskuan, karburukin.
- Hoi ze, hoi ikatz minetakuk 'men dia hoik , kusi ttut nik bai hoik
- Ikatz minetan zea grisu 'ro gasak sua hartzeko peligrua izaten omen da. Lanparaik ez 'men da ibiltzeik haitan.
- A... Zerbatte bot harrek botzen dun zeangatikan?
- Zea bai, pompa hartzen du, bakizu, karguruk zea bustitzen bada. 'Ta, haingatik 'men dia kupeteku hoik. Zea fila, fila, izangoia hoik.
-Hala izango'ia
- Zea lanpara, beno linterna bezela.
- Bai, bai hala izangoute, zerbait bateiya 'ro
-Hala sateunte bai. Holako komeiyak izaten dia.
- Joe.
- Lanpara, hemendik horrea ezin tza jon hoa gabe, eskua 'ta denak trabatzen zu. Minako lana trixti da e.
Geo alletzen zan lekuan lana itteko paetin kroxka batin zintzillik jarri 'ta beste allekan beste batek baldin badu bi baldin bazate biyek bana. Karburua nahiko izaten zen 'ta.
- Bixtantzako, bixta 're erki nekatuko zen?
- Bai bixtantzako ez da ona hoa!
- Ze hain argi gutxikin ie ierri 're etzen ingo non ai ziñan o' ez?
- Ez ba! Ez ba! Argiya al den biziyena jarri ber 'ta... bai
-Karo
- La lan txarra arrontin e? 'Ta gañekun zer zen beste tokitan miño okiyo patua o'? okerro igual?
- Bai ef ! Bai. Deskuentua bai amakiña't ta geyotik !
Prima pizar bat 'ta jarri zittuzten azken aldea, hillatin itten din metruk pixka't patzen zittuzten, mineruai 'ta.
Eskonbreruai bagoi kontun, honenbeste bagoi kargatzen battu pareja batek, hairi 're bagoiko honenbesteko 'ta... jornalaz aparte. Jornala arron ttikiya!
Bo! basia arron ttikiya.
-Holako lana inta e
- Eozin papeletan bezin exkaxa.
-Jo!
- Bai. Gio ordun e' bat gutxiyo kontatzen zuten, zaziordu pasatzen ginttun, holako engaño batzuk.
- Bai, bai. Zea batzuk jarri miño azkenin. Jo...
- Nomatte hor utzi ginttuzten ate giñanin, pranko ni kontentu geldittu nitzan.