Arditurriko meategiak

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-026
Pasartea 0:22:40 - 0:26:00 (3' 20'')
Laburpena Hasiberriak edozer lan egiteko erabiltzen zituzten Arditurriko meategietan. Lan nazkagarriena komunak garbitzea zen: meategi zulo barruan zegoen zulo bat hustu behar izaten zuten, baldeka. Araintxipiko harrobian ere aritzen ziren.

Transkribapena

-Hor sartu giñan 'ta holaxen.
-Ze lan itten zenun? Zertan aitzan ziñan?
-Lan klase pranko izaten genun. Bai.
Bai, zea. Zuek parra ingo zue biño, komon garbitzen 'e aitzen giñan. Komona bazen han barrenin, komona hua 're, boluntaiyuk eskatzen zittuzten harako 'ta.
Eskapo jon ezko, geo ondoko txandan pixka 't beittan hartzen baizuten 'ta. Gu atetzen giñan lau bost bat 'o boluntaiyo Arpideko Inaxio difuntua 'ta ni 'ta
Geo zea, Joxe Naparra Prantziyan den hora 'ta. Hola mordoxka 't 'ta. Bueno barrenin da, zea pozua hola uran zea bat da.
Pozua aszensorin da, aszensorin azpiyan da. 'Ta komonea bertzen baldin bada nahita nahiy ez, obligatuk 'men dia gaiñea komona itteko.
Hala, hara jongo za 'ta han in ber zunak in, ur harta. 'Ta 'zaten zen. Geo demboakin hora 're itten zen goitti, beti pixka 't goitti, pixkat goitti.
'Ta hoa hustu in ber 'zaten zen. Kajera jartzen zuten, zea harrei jaula harrei kajera bat. 'Ta baldiak bete, bian bete. Bat, bi launek 'o bete, batek ailleka batin 'ta bestik bestin bete.
'Ta bestiri eskura man. 'Ta bestik hara hustu. Biño zea gelditzen zen e, lan nazkarriya. Biño gu hantxe aitzen giñan zea ura torri, jon itten baizen beitti, eskapo inta xirrittotik eta.
'Ta bian ai zenak lepotik beitti tanta. Biño...
-Seuski apropos botako zun ...
-Baita 're. Rakoi bota ziyon.
'O Rakok bota ziyon zeai, Auntzai. Auntza Joakiñei. Baldia hara hustutzen bazun bezela, hizketan ai zela 'ta prast! 'Ta hua azpiyan han.
-Izan 'e Rako hua!
-Hasertu zen erki gizajua, biño.
-Rako halakua izaki!
-Bai.
-Biño hoi non zen, pozu hoi non zer zen zoluan barrenin?
-Bian.
-Bai, bai, bai, bai. Bai, hor biaje izuarriya.
Ehun metro iual izango 'ia han kampotik.
-Kampotik?
-Bai. Jau, zea jauleiño akaso haimbeste ez, biño
beko septimoiño. Hua bian do! Honezkio zembat milloi litro 'te do han ura!
-Jesus! Hor!
-Jesus!
-Hoi zer zen bertako langillintzako?
-Bai, bai, langillintzat.
-Bai, bai.
-Karo 'ta hua tarteka hustu in ber.
-Hustu in ber.
-Ez zun salidik harrek.
-Harrek salida ez. Noapattea goitti in ber. 'Ta geo goitti atetzin, han goiyan hustu.
Han aska izaten zen. Aska bat ura joten zena, bombak eta ura hara botzen zuten. 'Ta hara hustu 'ta urak eamaten zun beiiti.
-Geo Ergoinen beitti jongo zen hua.
-Bai, bai. Bai.
-Gue itxe onduan barrena.
-Halaxe 'ta geo batzutan holako lan batzuk 'ta beste batzutan berriz
hantxe Aitxipiko(?) harrobiy hortan aitzen giñan. Mineala zon hor azpiyan, 'ta gainko lurra itten zen hua torri beitti.
'Ta lur hura kendu ber lembiziko 'ta hua kentzen. Aitzen giñan JoxeMai Otsamanteikua 'ta ni.
'Ta geo bestia, Emitakua Juanito ttikiya 'ro saten ziyotena bazen. Hil zen gazteik hua 're!
-Pistoiya.
-Bai. Han 'e aitzen giñan, hoi okiyo izaten genun, kampun lana 'ta gaiñea zea itxetik aldeuo. 'Ta goizin, goizin hara jon ber izaten genun bai. Zea apuntia han, bai.
Hartzen zuten.
-Orduko hartzen al zittuzten fitxak eta. Hasiyak al zin?
-Ez, fitxik ez. Biño...
-Apuntia bai.
-Bai. 'Ta geo beti zerbaitte karri ber izaten genun. Bai, zerbaitte erreminta 'ro