Altzibarko paper fabrikan, lan arriskutsu franko

Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-076
Pasartea 0:31:54 - 0:33:30 (1' 36'')
Laburpena Mutil kozkor bat kortaderan aritzen zen eta makinak harrapatu zuen. Joxek ikusi eta atera egin zuen. Eskapada ederrak egiten zituzten gazte haiek.

Transkribapena

-Bobina jo 'ta masailla urratzen ai zaiyola. Hoik, gazti hoiyek denak hor ibiltzen zien, asko.
-Peligrosua zen. Oain ya...
-Hoi sekadoran, hoi, diferente zen. Hoi ez zen zea sekadoran 'ta gu aitzen giñen makina haundiy hortan ez. Hoi, zea Jexux hoi, aitzen zen kortaderan.
Guk atetzen genun makina nahi den klasitan, zea kutxilla batekin klak moztu itten zen neurritan, 'o ze kuadrutakua berdin. 'Ta moztu, moztutzen 'ta han zeon hoi.
Bueno zea hartan, mutill hoi.
-Bai, bai, bai. Hua itten zen tokiya hartan.
-Hua itten zen tokiya hartan. 'Ta gaiñea ez dakit jefia harrei zein zun han ordun Agapito 'ro zein kristo zun 'ta.
Buf, hua numbaittea jona izango zen 'ta. Hor harrapatu du mutill hoi korreatikan zeak, printzan batek 'o 'ta polean kontraiño za! Eamana zakan.
'Ta ni sekadoran, makina haundiya haunzko aldetik nitzen. 'Ta handik ikusi, ikusi nun mutilla. "Ui! Anda dios! Mutill hoi ze?" Polea hola arraskatzen e!
Ai zitzaiyon masailla 'ta jon 'ta kutxilla ate niyon da! Kutxilla ate 'ta geldittu makina. Masailla 'ta hako ukalondu hok dana larrutu, larrutzen ai zila.
Eskapada errak bazin ordun mutikozkorrak!
-Ordun bai, eskerrak zuk kusi zenittula!
-'Ta...
-'Ta haik zer zin arrontin gaztiak mutikozkorrak?
-Gaztiak baizian. Hoik ya denak eraretxokuk.