Aldaketak orrazkeran

Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-055
Pasartea 0:08:45 - 0:12:10 (3' 25'')
Laburpena Ile-apaindegian hasi zenetik hona, estilo aldaketa asko egon dira. Bere garaian, mototsak ziren nagusi, ondekin eta baita kardatuekin ere. Moda berrietara egokitu behar izan zuen.

Transkribapena

- Eta geo moiñukin aitzen zinak joten zin. Ze itten zuten puntak mozteko 'ta pixka 't arreglatzeko 'ta...
- Garbitzeko 'ta.
- A, garbitzeko.
- Garbitzeko. Eta geo ezkontzatako 'ta jon ber zutenin imbitado bezela, pelukeira etortzen zin. Bai. Bai, bai, bai, jendia tortzen zen.
- 'Ta bittartin itxian aiko zin ba. Tenazillakin ibiltzen zin, ez?
- Ne garaiyin ez zen tenazilla.
- A, ya ez zen.
- Ne garaiyin ez zen tenazilla. Ez. Ne garaiyin ya zen moiñua ondakin 'ta, eta itten zin... Eske aldatzen jon zen, e! Geo ya persona berak, utzi zin ondak ateratzia eta itten geniyon rulukin lehortu sekadoran eta pixka 't kardatu eta jarri moiñua, burua, biño kardatuz pixka bat.
Ez zen hako zapal moiñua onda hura zaten. Baizikan geo itten zen forma man eta geo moiñua jarri. Elegantia zen, e! Bai, bai. Nik uaiñ ikusten dut telebistan gehiyena, hemen hola oso istua jartzen 'ute 'ta hemen hola harrotua bezela, ez? Uan moda dena.
Ba hori bezela, biño burua hemen istutua gabia.
- Denin.
- Denin borobilla bezela 'ta geo moiñua. 'Ta dotoria zen. Dotoria zen, bai. Eta geo ya... Karo, eske geo ikasi in ber da... Geo ya torri zitzaigun eskuko sekadorakin lana itten hasi berra!
- 'Ta len ez zen itten?
- Leno sekadorakin? Ez.
- Beti zea hoiy...
- Beti itten zen sekadora haundiyakin lehortu. Bai.
- A! Oseake sekadora oaingua da, e?
- Bai. Sekadora eskukua geo zen.
- Eta hua 're ikasi in ber.
- Eta karo, hua 're hartu in ber zenun! Eta (...) geo jon Donostiyan itten zuten demostraziyuak eta ordun handikan ikasi nun nik pues sekadorakin nola in ber zen. Eta benga, eta aurrenian ezin nun domatu ondo, eta, eta... Oseake eziñ ziñan geldittu horta!
Ondakin in ber zela! Ez, ez, ez, ez.
- A la moda.
- Klaro, jon in ber zenun! Eta jon eta ikusi eta eta... Saiyatu!
- 'Ta zuk nola jakitten zenun hasi dia sekadorakin 'o,...
- Beti peluikeira tortzen dia representantik eta beti... Hillabetero tortzen zin bat ez baldin bazen bestia 'ta bestia, e? Representantik.
- Haik sango zizuten.
- Karo, "oye, pues que los secadores y esto" 'ta bestia 'ta... 'Ta ordun pues enteinttu in ber 'zu 'ta eosi in ber 'zu 'ta ikasi in ber 'zu! Eske bestela berrogei urtian iziñ za eon pelukeiy batin, e!
Eta geo jende gaztia etortzen zen, e! 'Ta geo ya hasta las mechas! Gorru hoi ya illi hoik ateratzen 'ta... Eske dena jon da aldatzen! Eta zu jon zea aldatzen! Eta geo pues konturatzen zea, pues pelukeiy pilla bat ereki dela eta iñ in ber 'zula eta geo...
Eta errespeto guziyakin, ere bai pentsatu ber 'zu: "Bueno ni ya zartzen ai naz..." Porke klaro zartu ez dut sango porke vamos, hoi personantzako gorra da, biño zartzen zuazela, pues beste gaztiak zuk utzi in ber 'yozula hairi pasua! Hori 're hala da!
Eta ordun zuk seitzen 'zu, pues klientela batekin, ba zu biño zarraguk dinak, eta gaztiak tortzen dinai pues ahal 'zun hobekina in ber yozula! Koloriak eta gaiñekuk.