Lartaun elkartea

Lartan beste sekzioak

Transkribapena

Nor Jesus Camarero-Nuñez Sorondo
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-139
Pasartea 0:39:25 - 0:41:13 (1' 48'')
Laburpena Lartaunen aipatutakoez gain eskolak ere ematen ziren, gauez. Jendea egunez lan egin eta gauez ikastera joaten zen. Seccion hogar ere bazegoen.

Zinema, antzerkia...

Transkribapena

Nor Jesus Camarero-Nuñez Sorondo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-139
Pasartea 0:36:38 - 0:39:25 (2' 47'')
Laburpena Zinemazalea da bera, Errenteriara joaten zen ikustera. Pleno aretoan tarteka izaten ziren pelikulak. Oiartzunen zinea egiteko proiektua ere bazuen Lartaunek baina telebista etortzearekin bertan behera gelditu zen. Antzerkiak ere egiten ziren herriko jendea izaten zen antzezten.

Lartaun musika

Transkribapena

Nor Jesus Camarero-Nuñez Sorondo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-139
Pasartea 0:33:46 - 0:36:38 (2' 52'')
Laburpena Abesbatza ere bazuen Lartaunek, 80 pertsona ere izan ziren. Ondoren solfeoa eta irakasten hasi ziren. Juanitok ( Oñatibiak¿) irakatsi zien. Jexuxek Errenterian ikasi zuen musika eta gitarra eskolak ematen zizkien herrikoei. Lete, Lekuonatarrak, Joxe Leon ... bearekin ikasiak dira. Udala beti kontra izaten zuten.

Lartaun, elkarte erreferentea

Transkribapena

-'Ta jende asko ibiltzen zen Lartaunen 'ta 'o?
-Ba, soziyo, milla soziyo 'ta gehiyo giñen e!
-Bai, e?
-Bai, bai. Milla 'ta hirurehunda... bai!
-U!
-Bai, bai, bai. Asko, asko, hemen ez esk, ez Oiyartzunen, baita inguruko herri guzitan 'ta. Bai, bai, bai.
Geo, jakiña, kultura aillekatik 'ta ehiza aillekatik eta, amistade aillekatik eta jendiak, ez zen asko patu 're itten 'ta! Jendia apuntatu zen.
-Hoi bakarra izango zen pixka 't hola muitzeko 'ro gauzak itteko moun.
-Bai, bai, bai, bai. Geo ez dakit, poliki-poliki-poliki hoi 're desagertzen. Ez dakit ba!
Gu soziyo in giñan 'ta denak terrenua eosi 're in genun zinia itteko hor. Franco, Ollarriarreko Franco ez dakit aitzia bazun. Ollarriarreko Franco.
Ollarriarren bi bizitza dia. Batin Etxeberria zen, 'ta bestian Franco.
-Bestin ez al zin Kaxilda 'ta hok?
-Bai, biño hoik maixterrak zin. Maixterrak zin. 'Ta Franco, leheno ez zaittut san, gue aitta Frantzitik tortzeko, leheno ez zaittut san ez. Handik etortzeko Espaiñira bi abal eskatu ziyoten.
-Bi abal?
-Bi abal. Bi persona, bi abalatzeko. 'Ta gue attak jarri zun bat Inazio Aginagalde, Franco horren andrian atta. Aginagalde.
Inazio Aginagalde. Hor nola dia Aginagaldeko itxiak saten yogu, Aginagaldeko itxiak?
-Zein dia Aginagalde?
-Betenaiyua bakizu nun bizitzen den?
-Bai.
-Lehengo betenaiyo zarra?
-Bai.
-Itxi haik denak harrek iñak zin, Aginagalde.
'Ta Elizegi 're hor bizitzen da 'ta geo Epelen zea hoik. Hoi da Aginagalde. 'Ta gue attak bat jarri zun testigo hura. 'Ta bestia jarri zun Manolo Baraibar. Hoik 'e Karlista holakuk zin biño jende jatorra.
Ez zen txarrikan, jende jatorra zin. 'Ta ez dakit ze saten ai nitzan. A ba Francon, horren, horren andria zen, bueno, Inazio Aginagalde horren alaba. 'Ta guk hor terreno bat eosiya nahi genun Lartaunek.
Zabalana zen. Zabalanakin, harrekin tratua in genun. 'Ta hor zine bat ittekua zen, edifiziyo on bat. 'Ta hoi ate zen kontra Franco hoi. Jakiña, ordun regimeneko jefetako bat zen hoi 'ta ez genun konsegittu ezer ittia.
O! Polemika errak bai horrekin! Periodikotan 'ta bueno, denin! Biño ez genun konseittu ezer ittia. Ez azkenin...
-Franco ze itten ziyoten deittu 'o?
-Apellidua, apellidua zun Franco.
-A! Franco zun gaiñea...
-Apellidua Franco zun.
-Zer Franco bezela!
-Pinturas Franco...
Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-080
Pasartea 0:51:25 - 0:54:01 (2' 36'')
Laburpena Lartaunek, garai batean, mila bazkidetik gora izan zituen. Herrigintzan erreferentea zen herrian. Zinema egiteko proiektua ere izan zuten, baina udaleko eskuineko ordezkari bat aurka jarri zen eta ez zuten lortu.

Lartaun: kultur elkartea baino gehiago

Transkribapena

-'Ta geo hor hasi zinak nahiz 'ta oandikan Franco biziyik eon, biño haik hor Lartaunekin 'ta Oñatibia 'ta hoik hasi zin, 'o hoi nola hasi zen berriz pixka 't?
-Hoi, horko zea, motorra hasierakua zea izandu zen netzako Luxiano Arkale, Luxiano Arkale, attona ez dakit izautzen zun.
-Zer zen Arkale 'ta hoiken...?
-Atta. Arkale...
-Alkate eondu zenan atta? Ez?
-Ez, osaba, osaba. 'Ta haik hasi zin. Hura 'ta geo bestia Valverde 're bai, Antton Valverde. Antton Valverden atta.
-Atta, pintoria?
-Pintoria. Geo Leibar. Don Julio Barrutieta. Hoik, hoik izandu zin.
-Don Julio Barrutieta zein meikua?
-Meikua, bai. Hasiera batin, jakiña herriyan hoik zakaten pixka 't ez? 'Ta hoik jendia biltzeko indar pixka 't 'ta. Geo Oñatibia, Oñatibia 're ez dakit orduko torriya zen.
Igual bai e! Bintzat muimentua hoik arrankatu zuten. Geo Lartaun formatu 'ta hortik arrankatu zen. Aurreneko presidentia Don Julio izan du zen, Barrutieta. Don Julio Barrutieta.
Ni 're eondu nitzan hor tesorero 'ta ibilli nitzan ni 're. Bai.
-Biño gehiyena kultura, ez?
-Bai, bai.
-Politika biño gehiyo euskal kultura sustatzen?
-Kultura. 'Ta geo zea aillekatikan 'e bai, aiyuntamientu, bueno politika aillekatikan 'e, botaziyotan 'ta pixka 't muitzen zen 'ta presentatu, kultura izenakin e biño.
Presentatu 're bai aiyuntamientoa 'ta. Hemen aiyuntamientuk izandu zen. Ordun, behintzat, lan fuertia in zuten. Zea, Lezotikan 'o Orbegozo fundiziyua. Honea karri nahi zuten.
Geo Lezon jarri 'o Hernanin 'o ez dakit non jarri zuten, Obegozo fundiciones. Hoa nola da Mamuteko, poligono horta karri nahi zuten. 'Ta ordun Lartaunek lana kontra fuerte in zun. Hoi ez honea kartzeko.
Kontsegittu in zun bai! Bestela, fundiziyo horrek bai lana karko zula, biño zea txarra zela hoi, herriyantzako txarra zela, fundiziyo lan zakarra 'ta. Lan, lana ber genula biño beste lan estilo bat, lantegi klase batzuk eta. Ordun kontra in zuten 'ta aurrea ateko zen, bai.
-Ze ordun oandikan eongo zin, hoi, zuk leheno san zuna.
-Bai, bai. Arbelaitz 'ta.
-Botaziyoik gabe jartzen zinak.
-Bai, hoitako jendia, dena hoitako jendia. Hoitako jendia zen dena.
'Ta, biño, nik ez dakit herriya kontuko zuten fuerte 'ta atea in zuten..
-Biño atrebittu 're in ber zen garaiy hartan e!
-Bueno, bai atrebittu 're in ber zen biño ez dakit, ez dakit. Izango zen haimbesteiñoko, haimbesteiñoko posibilidadia izateko, ez dakit.
-Hoi da 'ta geo jende importantia meikuk eta
-Bai, bai, bai.
-Beti.
-'Ta geo Leibar hau 're, hau 're diputado eondu zen.
Kartzelan ibilli zen, biño diputado 're eon zen hoi. Hau 'ta beste hiru bat Estonda(?), biyek diputaziyun bastante gor itten zuten, jakiña,
politikan ez zin sartzen biño kartzelan eon zin geo. Ez dakit ze roillongatikan. Hamar bat eun pasa zittuzten kartzelan.
-Bai zerbaitte aittu badut, entrebixtan letua 'ro baut zerbaitt 'e bai.
-Hamar bat eun pasa zittun horrek 'e kartzelan garaiy haitan. 'Ta hoik 'e, hoik ez dakit, botaziyun sartuak izango zin hoik. Botaziyua bada dembo franko hasi zila e!
Zertik Arbelaitz bea 're. Hua zela 're botaziyuk itten zin 'ta.
-Franco hil 'ta nahiko auro.
-Bai, bai, bai. Urte mordoska bada!
-Setenta y cinco, setenta y seis 'o hola.
-Bai.
-Izango da.
-Nik ez dakit Arbelaitz kentzeko zein sartu zen ordun. Iñaki zeakua izango zen...
botaziyoa (?) jonta bintzat. Hura, urte asko zamazkin, biño berriz 'e presidente in zen. 'Ta haren kontra ate zin. Lartaunek lan asko in zun ordun harren kontra.
-Bai, bai.
-Botaziyun bai.
Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-080
Pasartea 0:47:38 - 0:51:25 (3' 47'')
Laburpena Gerraren ondoren, baina oraindik ere Francoren diktaduran, Lartaun elkartea sortu zen Oiartzunen. Kultur elkarte bezala sortu zen, baina herriko gizarte gaietan eta politika aldaketetan ere lan handia egin zuen. Besteak beste, Oiartzunen egin nahi zen fundizio lantegi handi baten proiektua atzera botatzea lortu zuen. Udaletxean eta Diputazioan ordezkaritza lortu zuten, baina kideetako batzuk kartzelan egon ziren.

Oñatibiatarrak

Transkribapena

- Oiñatibia txistulaiyak 'ta hoik bai.
- Bai, Juanito hor kantukin gehiyena.
- Hoiy aitzen zen dantza iakusten 'ta, ez? Auzotan 'ta!
- Bai, bai, bai. Batzokiyan 'e aitzen zin erakusten hoik. Juanito hoiy 'ta... Baiño geo, klaro, gerra demboran hoik jon zien, gerra sortu zenin, jon zian bi anaiy, Juanito 'ta Joxe, jon zian beste aldea 'ta hortikan Ameriketa jon zin 'ta han ere hemengo saiyo berak itten zittuzten.
Dantzak eta txistua 'ta erakusten 'ta... Geo urtian buruan etorri zen eta klaro, Lartaunen aitzen zen Juanito, zarrena. Hoiy azidentin hil zen.
- Bai.
- Hoik beti afiziyo gaitza zuten, kanturako 'ta txistukin 'ta... Puf! Hoik iñ izandu dute leno 're, ez dakit kontatu izandu zattuten. Zea attak... Hor Feliziano, oaiñ... Don Felizianekuk guk santa enteintzen dugu... Hangua eo Belderreiñenekua, ez dakit seuru bitakua zen, zeintakua zen.
Alkatetza ya utzi in ber zun, harek utziazi ingo ziyoten, 'o utzi 'o kambiyua eta ez joteko geo attak arropak eta denak gorde zizkan, omen zizkaten. Txistukin bian, ayuntamentun bian zai entregatzeko bere itxea txistuakin atetzen zena.
- A!
- Kambiyua in ber zuna erretiratzeko ya eta ez joteko geo attak eta arropak eta denak... Hor bazin zea, Paul Urriolabeitian lengusuk, bian bizitzen zin, gaur hor zea dago, bankua dago,
banko gipuzkoano 'ro ez dakit zer den hor. Eta hor bizitzen zin Paulen lengusuk 'ta sailla gaitza zin, mutil sailla gaitza zin haik ere. Eta hain arropak jantzi, attak gorde benak, baiño zeak, hoik besti hoik, hoiyen arropak jantzi 'ta haik bai firme han.
Alkatia hartu 'ta itxea entregatzeko txistua juaz. Gorrak. Oiñatibia 'ta klaro, beste mentalidade batzuk 'ta gazti hoik, berriz, oso abertzalik zian. Oso nazionalistak. Denak, senidik gehiyenak. Oso. 'Ta langilliak.
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-036
Pasartea 0:33:40 - 0:36:20 (2' 40'')
Laburpena Oñatibiatar gazteak oso abertzaleak ziren. Gerra aurretik Batzokian eta ondoren Lartaun elkartean, euskal dantza eta musika irakasten zuen Juanito Oñatibiak. Alkatea aldatu zuten batean, Oñatibiatarrek txistuarekin lagundu zioten alkate ohiari etxeraino. Oñatibia aitaren gogoz kontra.

Kulturgintza

Transkribapena

-Eta geo hola herriyan muittuk zinak 'o hola kultur maillin 'ta aitzen zinak eta, hor gerra 'ta geo izango zen jendia aittu zena zea itten ez? Kulturan alde 'ta euskeran alde 'ta aitzen zinak, ez?
-Bai, hor lan asko iña zea da hilla Oñatibia 'ro. Jon Oñatibia 'ta... Hoik dia lan asko iñak. 'Ta nik ez dait ba igual besten batzuk.
-Hoi elkartik? Lartaun elkartik 'ta?
-Bai, hoik, hoik, hoik, hoik. Hoik denak.
-Hoik zer dia zu mutikozkor 'ta oandik ez zin izango hoik geo hasi, noi hasi zin?
-Bai... Ni mutikozkorra in 'ta bai auro e! Auro!
-Bai.
-Bai 'ta hoi jakiña Hoi gauza asko oandik Franko 'ta beldurka. 'Ta horrengatik ez zuten zeatuko, deklatuko.
Jendia gutxiyo entetu. Oan berriz dena entetzen da. Partido batek ze in dun, bestik ze in dun, biño ordun jolin! Beldurra.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-006
Pasartea 0:21:27 - 0:22:27 (1' 00'')
Laburpena Kulturaren alde lanean aritzen zirenak: Oñatibia. Lartaungoak. Gordeka ibili beharko zuten.