Emakumeak eta haurrak baserrian

Etxeko zereginak (lixiba...); lana baserritik kanpo; Lan-banaketa gizakume eta emakumeen artean.

Baserria

Transkribapena

-'Ta lan gorrena ze izaten zen zuentzako?
-Atxurran aitzia 'ta arbi jorran 'ta. Erremolatxa jorratzen 'ta.
-Geo belarretan 'ta euzkitan ai ber izaten zen gañea.
-Belarretan. Belarrak jitu in ber izaten zin 'ta.
-Jorran ya goiz illunabarretan aitzen giñan gu e!
-Bai, bai.
-Gu jorran goiz illunabarretan aitzen giñen.
Biño belarretan 'ta euzkitan ai ber izaten zen 'ta.
-Klaro hura jitu 'ta.
-Joder geo euriya hasten zunin 'ta korri in ber 'ta.
-Oain laun gehiyo 're bai juntatzen? Beti auzolanin 'ta laun gehiyo, ez juntatzen ziñazten?
-Itxekuak bai. Beti gehiyo launtzen zen bata bestiai. Oain ya ez da.
-Oanguk ez dute, oango zeak gaztiak laneko, baserriko lanin goik ba al dute iñork? Gutxik.
-Guk igual gogua.
-Erki ustu dia behitzat nik ez dakit gogua baduten.
-Ez du ematen 'ta bazerriyak!
-Hoi da!
-Lembatian 'e ez zun ematen biño hantxen ben mixeiyan itxian denantzako.
-Bueno jateko izaten genun.
Guk gerra dembun 'e nahikua talua izaten genun 'ta babarruna 're bai. Eta hoik izan ezkeo esnia 'ta. Ogiyik ez genun izaten.
-Oaiñ hoi ezayozu! Hoi ezayozu oaingo umiri jateko.
-Oain talua poz asko jaten dute zean.
-Puzkerra itten dula 'ta. (...) Jan nahi ezik.
-Bai, hoi bai. Guk 'e bai.
-Gosia pasa ez, biño beti gauza bera jaten.
-Bera jaten 'ta...
-Aza 're jaten zen. Azillarrak eta bueno goseik ez. Goseik ez.
-
-Goseik ez.
-Guk ez.
-Kaleko jendik eta igual gehiyo, ez?
-Nahiko talua izaten genun biño... Bai! Ombre! Kalekuk ze jaten zuten ordun. Buf! Geo sagarrak 'ta 're izaten genun 'ta.
-Geo txerriya hiltzen zen itxian.
-Txerriya 're hiltzen zen 'ta. Sagardua 're itten genun 'ta.
-Tolaria zenuten?
-Ez, ez, ez.
-Ez.
-Hor Mendibillen zen ordun. Gu gaztiak giñanin.
-Honeako, itxeako, honeako hor itte al zenuten?
-Bai, Mendibillen.
-Ez naz gotzen. Guk Txikierdira 'ta.
-Ez, geoztikan Txikierdin 'ta Baliyonin.
-Baliyonin 're bai.
-Hola. Ez biño gu gaztiak giñanin Mendibillen itten genun.
-Inguru hau 're erki kambitua izango da?
-Hau?
-Bai, bai.
-Bai. Aber hoi baserri izugarri ederra zen. Aber ze terrenu hoik denak zittun e!
-Oain itxiak din dena hoi Mendibil al zen?
-Denak hala zin! 'Ta Axeiyaneko zea hortan.
-Kamposantuaiño.
-Bai.
-Kamposantun 'e.
-'Ta Iturriotz aldian Bidegorriraiño.
-Kamposantun 'e nagusi beranak zin. Bai, biño haik ibiltzen zittuzten beste batzuk, beste baserritar batzuk.
-Bai, hala zin bai, biño hauek azko 'ta azko e!
-Bai... Uf ikaragarri
Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-073
Pasartea 0:55:33 - 0:58:20 (2' 47'')
Laburpena Aitzur eta belar lanak ziren gogorrenak. Baserriak lehen ere ez zuen dirua ematen, baina jateko adina ematen zuen. Gauza asko egiten zen baserrian: barazkia, taloa, txerrikia, sagardoa... Mendibilen tolarea zen. Mendibil ingurua asko aldatu da: etxe asko egin dira geroztik.

Ama 90 urterekin hila

Transkribapena

Nor Tapia Iparragirre, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-135
Pasartea 1:34:52 - 1:37:11 (2' 19'')
Laburpena Ama 90 urterekin hil zitzaion Joxe Luixi. Sasoi ederra izan zuen azken arte, asko sufritu gabe hil zen. Lehendik, ordea, asko sufritua zen. Lan asko egina, nahiz oso ongi ez egin. Presaka aritzen omen zen lanean.

Nesken eta mutilen lanak

Transkribapena

Nor Mendiburu Etxeburu, Mari Karmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-134
Pasartea 0:24:24 - 0:26:20 (1' 56'')
Laburpena Neskek eta mutilek ez omen zituzten lan berdinak egiten etxean, garai hartan. Gizonezkoek kanpoko lanak eta emakumeek etxekoak eta kanpokoak egiten zituzten. Gizonezkoek ez zuten golpe zorririk jotzen etxean.

lanak

Transkribapena

Nor Oiarzabal Arozena, Joxe Juan
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-128
Pasartea 0:11:51 - 0:13:46 (1' 55'')
Laburpena Bakoitzak izaten zituen bere lanak. Baserrian umeak lan asko egiten zuen, bera 7 urterekin edo hasi zen behiak jeizten. Bera anairik gazteeena izaki, besteak lanera joaten ziren eta berak egin behar izaten zituen etxeko lanak.

Miserikordiakoak

Transkribapena

Nor Rekalde ahizpak, ; Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-112
Pasartea 0:47:13 - 0:47:54 (0' 41'')
Laburpena Baserrietan ohikoa zen senide asko izanagatik miserikordiatik haurrak ekartzea. Diputazioak ume hauek hartu eta hazi eta heztearen truke familiei dirua ematen baitzien. Baserritarrentzat ona zen hura; dirua irabazten zuten diputaziotik eta aldi berean etxeko lanetarako edo kanpotik dirua ekartzeko beste bat zen. Nahiz eta jateko beste aho bat izan.

erditzeak hilekoa...

Transkribapena

Nor Arregi Aldai, Euxebi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-107
Pasartea 0:07:08 - 0:09:19 (2' 11'')
Laburpena Erditzeak, hilekoa... gauza horiek gordean eramaten ziren. Umeak Parisetik zetozela esaten zieten. Hilekoko zapiak eta ere gordean erabili eta garbitzen ziren. Nola janzten zuten kontatzen du.