Sagardotegiak

Altzibarko sagardotegiak

Transkribapena

-Sei saartei, gue itxian frentian bi! Taberna san duten Paxto, horren azpiyan. Frentin Iragorri, made... Sa... Iragorritarrak bi. Béroxio Potto, hiru. Albixturrenin Martiñek lau.
Hoi, Irundarrenekua bost 'ta be, hango Irundarreneko andrian anaiyak Xoteronin sei. Sardoteiyak, miño bakizu garaiy haitan sardoteiyak zer zian.
Illunarretan 'ta jendia joten bazen, lanetik ateta, saardo pixka 't atea 'o tokan aitzea 'o hola. 'O gaiñekuan, bukaro, "Prepatuko al diuk tortillam bat 'o hola?" 'Ta hola. Huskeiya, gutxi.
Garaiyan saarteiyak. Saardoteiya handikan abitu Errenti aldeaka 'ta Aduriz, aitzia ba al dezu?
-Bai!
-Hoi bai, hoi sardoteiya. Hoi pixka 't zeaxio zen. Haundiyuo zen hor, hor ...
-Miñon ttikiy hoitan urte osuan 'e ez zan izaten, ez?
-Ez... Badakizu! Saardoteiyak temporadak ttu. Haste 'ia hortxe, ez dakit ba... Saardu itten da jeneralki oktubren 'o hola, urteko saardua 'ta.
Geo hasten dia 'ta geo primabera arte 'o gehixio arte 'o hola saardoteiyak, hauntzekun. 'Ta saardoteiyak, ordun, garaiy haitan Oiyartzunen, baserritan zien asko.
Guen ama jaiyo zen baserriyan 'e, Iza len esan dugun masajista famatu horren, haik 'e izandu zuten saardoteiya euki zuten. 'Ta Ergoinen 'e bi 'ro hiru tokitan saardoteiyak baserritan 'zaten zian, bai, bai.
Nor Landabea Lasa , Pakito
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-093
Pasartea 0:10:50 - 0:12:37 (1' 47'')
Laburpena Altzibarren sei sagardotegi izatera iritsi ziren. Aduriz zen auzoko sagardotegi-sagardotegia. Oiartzunen sagardotegi ttiki asko ziren baserrietan.

Zergatik 'Prailetarra'?

Transkribapena

- Nik galdera bat dakat. Zuek ezaunak zeate "Prailetarrak" bezela. Zeatik?
- 'Ta hoi du Prailetarrak izena hoi, leno saten hasi naz 'ta ez dut bukatu.
- A
- Ne attan attona. Ne attonan zeak dia
- Atta
- Ne attan attona o' atta o'. Ne attona.
- Zure attona baldin bazen attan atta.
- Bai hola hola.
- Ordun e' bazin sardoteiyak 'ta gauzak bazin ordun e' 'ta ittia gustatzen ziyotenak e' bai,
'ta sardoteira jon tzin omen zin kuadrilla bat 'ta apaldu ute 'ta gue atton hoi barika kupela bukoia nola saten aitzen ga barrika baten gañea iyo 'ta sermoyin bezela hasi,
" A! prailia hasi duk sermoyin ! Guazen hemendik!" "Horrei prailia deitu ber yogu" Ez eztzon men zuten san miño " A prailia sermoyin" 'Ta hurrengo jon zinin
"A prailia hemen yeu!" Harren umik prailetarrak, hainak e' hain prailetarrak, hartatik.
- Harrezkeo prailletarrak zuek.
- Prailetarrrak.
- Oseake sagardotegiyan asko ibiltzen attona.
- Bai
- Zuk izautu zenun
- Ez, ez
Bertsutan 'ta aitzen 'men zen.
- A bai e?
- Ata zena 're aitzen zen pixka 'at.
- A bai e?
- Miño berriyak kantatazen gutxi.
Berso zarrak kantatzen aitzen zen ikasi nittun nik batzuak
- A bai e?
- Geo aztu!
- Oan kantatuko ttuzu oain.
- Bai ze ez baitakit!
- Aber zein dia zein ze bertso zian.
- Ideaik ez ideik ez ez dakit.
- Goatuko zu?
. E oaiñ ez dakit aztuak dozkit, gañea urtiak.
Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 1:52:11 - 1:54:31 (2' 20'')
Laburpena Aitona behin sagardotegira joan eta kupelaren gainera igo zen. Sermoia botatzen hasi omen zen frailea bezala. Hortik, praile deika hasi zioten eta ondorengoei prailetarrak. Aitona hura eta baita aita ere bertsotan aritzen ziren.

Lexoti bertsolaria

Transkribapena

-Hor Ergoingua ez al zan Lexo bertsolaiya? Lexo, Lexoti?
-Lexoti, bai. Gue itxetik bertan. Ui! Eskola nola? Han bizitzen zen Lexoti.
-Ezagutu zenun?
-Eskola bakizu nun den.
-Zuk izautu zenun?
-Izautuko ez nun ba! Izautzen nun bai...
-'Ta hua ez al zen bertsotan 'ta ibiltzen?
-Aitzen zen bersutan 'ta.
-Han sardoteiyan?
-Baita 're. Bai, bai.
-Giro politta sortuko zan han.
-Bai, aitzen zin 'ta. Batzuk berientzeko goua zuten, berientzen zuten 'ta bestik, berriz, sardua bakarra eanta juten zien 'ta. Horrela.
-'Ta ze atetzen zenuten jateko? Meriendatzeko ze atetzen zenuten?
-Ui, bakaillua tortillan. 'O zardin zaharra tortillan, 'o horrela. Sagardoteiyan holaxen. Ordun. Oaiñ akaso, gehiyo mango dute oan noski.
-Bai, bai. Bai, haragi, txuleta 'ta ateatzen ttuzte oain.
-Bai, oan bai.
-Biño patu 're in ber da.
-Hoixen!
-Osake, han sagardotegin izango zien gehixko eaten zutenak 'e.
-Hoixe! Bertsutan itten zutenak, pixka 't itten zutenak.
-'Ta han arratsalde pasa itten zutenak 'e bai.
-Bai.
-Atsalde pasa.
-Zuk familiyan 'o, bertsozaliak izandu zeate familiyan zuek?
-Familikuik ez.
-'Ta kanturako zaletasuna edo kantatzeko zaletasuna edo?
-Ez, gurian ez zun ez anaiyak eta koiñauk 'e ez 'ta gizonak 'e ez 'ta.
Nor Jauregi Oiartzabal, Carmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-090
Pasartea 0:42:15 - 0:44:09 (1' 54'')
Laburpena Lexoti bertsolaria Aierdiko eskolan bizi zen. Sagardotegian bakailo edo sardin-zahar tortilla ateratzen zuten. Berriz sagardotegiaz hitz egiten du. Familian ez zuten bertsotarako afizio handirik.

Zulatxipin sagardotegia

Transkribapena

-'Ta han esan dezu sagardua in 'ta jendia 're juten zela sagardua eatea, sagardotegiya besela zela.
-Bai, biño ni ezkondu nitzan leku hortan ez e!
-A hor...
-Ni bizitako lekuan. Sagardua itten genun.
-Nola zun izena?
-Zulatxipi?
-Aa! Osake Zulatxipin zen sagardotegiya?
-Bai.
-Zulatxipin. 'Ta garaiy hartan sagardoteitan bertsolariyak 'ta ibiltzen zian ba.
-Bai, ibiltzen zin aittu. Zakiyenak kantatzen zuten bersua. 'Ta bestela bate 'ez 'ta.
Eaten zutenin 'o alde itten zuten 'ta meriendatu zutenin, meriendatzen zuten 'ta. Hola ibiltzen zin.
-Osake, bertsolaiyak ere juten zian Zulatxipira?
-Bertsolaiyak! Bertsuk botzen zakitenak. Bakizu batzutan eaten denin 'e bertsuk botzeko gogua 'zaten da 'ta horrela.
-Kantatu 're ingo zuten ba?
-Denetik. Sagardoteiyan bakizu.
Nor Jauregi Oiartzabal, Carmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-090
Pasartea 0:41:00 - 0:42:15 (1' 15'')
Laburpena Zulatxipin sagardotegia zuten. Sagardoa eta merienda ematen zuten. Bertan, jendea pixka bat edanda bertsotan aritzen zen, "bertsolariak".

Ilargiaren eragina

Transkribapena

- Hoi botzen ai den hoi zer da, Jexux?
- Jariyua.
- Jariyoka.
- (...) altoño. Hoik jenealin illargiyan mugan
Illargiya ilberatua oan, lengo asti hontan in da, 'ta ordun bu! muitzen dia zeak, muittu itten dia barrenin, illargiyan mugan e itten dia
- Beira.
- Honek (...)
- 'Ta hoi nola, ze izaten da, illargiyana e ilberan o' ilgoran
- Illargiyan mugan beti, nahiz ilberako mugan ilberriyan e' igual. Muittu itten dia.
'Ta izerdi jaiyua badu kupelak handik, tak. Beti.
- Jo, hortan e' illargiyak e' badu ordun? eurra mozteko 'ta 're kontun hartu ber izaten da ez?
- Bai, bai. 'Ta sarduk e bai enbotellatzeko 're bai.
- Baitare?
- Bai.
-Jo
- Askotan eztou eyogu beitzen. Falta den dembun enbotellatu. Miño bau. Liga gutxi izaten.. botilla.
Ilberan iñezkio hobia. Eyou beitzen, Hainbeste sardo saltzen da.
- Karo,e ezingo zenukete
-Ezin
Ilberan zai eon ber bazunukete!
- Ez ba ezin ezin. 'Ta hola
Nor Isasa Iartzabal, Jexux
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-069
Pasartea 0:27:10 - 0:28:50 (1' 40'')
Laburpena Ilargiak eragina izaten du sagardoan; mugitu egiten da. Ilbeheran kupelak jarioren bat badauka, handik hasten da itotika. Botilaratzerakoan ere badu eragina; ilbeheran eginez gero, hobeto.