Jolasak

Tarrua, sokasaltoan, afariketan, txirikila, tortolosak, astoka, kanikak, harrapatzen, matraka, txalupetia, kateka, begi-itsuka

Iturriozko festak

Transkribapena

- Hemen 'de izan ber du. Gu amak 'e bau...
- A klaro! Hau da, hau da, bai, hau da.
- Iturriozko kalia.
- Hor ibiltzen giñan, gora 'ta bera. (Irtenga) sartzen gattunen, batzuk Gartxiteneko onduan zea bat 'ta geo Enkomenteneko zean...
- Metan onduan.
- Han jartzen gattunen. 'Ta San Juan Berde zenin eskoba zarrak hartu 'ta goiko gaiñetan zelai guzita bedeinkatzea.
- Baratze guziyak zeatzen.
- Ni gotzen nan, San Juan sutan ez, karnabaltan disfrazatu in ber 'ta Zumizko, txabola han goian, Dukatenekuna, txabol ttiki bat zin Inaxik, difuntak. Ba, txerriya, han txerriya, guri txerriya aztu. Disfrazatzeko trapu zarrak... txerriya berriz eskapo!
Gu denak korrika txerriyan atzetik seika.
- 'Ta harrapatu al zenuten?
- E'tzekiñet ze in genun, kosta zigun, zelaiz-zelai bai nolazpatte.
'Ta berriz 'e barrena sartu genun, miño jolin...
- Broma erra.
- Broma? Gue disfraz haikin.
- Zea urteko kosetxa eskapo.
- Martiñei.
- Gozua jarriko yunen.
- Iturriozko (jaitan) zezen batek eskapo in zun bezela, goiko etxetik barrena. Hoi desastria in zun.
- Jolin, baietz!
- Gartxiteneko tiestuk ibilli ttunen dantzan erki. Joxerramon 'e tiesto tartin, 'ta Javi bestia, gure koñadua: "Ni ate ingo nazela. Que yo voy a salir" 'ta ne amak "Javi, quita de ahí, quita de ahí". Jo!
- Eske ordun goiti-betti botzen zuten peligrua e. Itten zuten hor goitikan, goiko bidetik, gu etxian bizi ganetikan, zezena bota festetan.
- Librin.
- Goizin bostetan. 'Ta asko baruik eoten zian, bakizu. Jesus! Geo plaza, ui, Soruan.
- Soruan, geo zeatzen, hua toreatzen.
- Hura toreatzen.
- Ze festak izaten zin e, ze fiestak!
- Gue anaiyak oaindik esaten din: zea Kañitxipiko hau bizikletan; olluak 'o txerriyak... Zerriya plazan eta zea, zezenak anda!
- Airin denak bota!
- Ai ama!
- Battunen artixtak erki toreatzen zutenak e!
- Zea, Txurtxi 'ta... Ixiar Gartxitenekun gizona.
- Artixta gaitza yunen hura, oso ongi toreatzen zinen, bai.
- Artixta gaitza yunen hua 're.
- Eske lengo festak errak zin: Carrera de burros batek jarri ar bero-berua...
- 'Ta zinta...
- Beti izaten yun gaiñea bat.
- Hoi Karlak eta itten zitten... Karla eta hoik festa batzuk...
- Rubio 'ta...
- La boda de los gitanos eta.
- Eta geo zea ziklistak eta denak, erittuk 'ta operatzen plazan bertan 'ta estiak ateratzen zeatikan... bizikletan kamarak zeatikan 'ta...
- Bai, gotzen nan bai, gotze nan hi.
- Fiesta polittak itten ttunen e.
- Hombre! Hi pensazan plazakuk, ez kontra jotetikan e, miño plaza iyotzen gattunen 'ta beno plazan, kalin: "Zer dia?"
Hemen suak itten zin kristonak 'ta han Killikupeko zea arbola haitan sss, Oiartzungo zeak, (...) "Miño herriko zeak, fiestak bai txarrak". 'Ta hemen zenbat jende tortzen zen!
- Fama geitza zuten.
- Iturriotzen? Pilla... izugarriya, izugarriya zuten.
- Nik uste nun ne gurasun 'ta garaian 'ta, miño zarraguk 'e attatze 'ute.
Nor Unsain Iartzabal, Domi; Arana Aranburu, Marijose; Manterola Arrieta, Maillolli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-066
Pasartea 0:18:30 - 0:21:40 (3' 10'')
Laburpena Iturriozko kalean ibiltzen ziren jostatzen. Inauterietan txerriak eskapo. Iturriozko festak: zezenak, asto karrerak, ijitu ezkontza... Kalekoak baino hobeak. Hika.

Gutxi jostatuak:" irtenketan" eta "kukuka"

Transkribapena

Nor Etxarte Pikabea, Jose Manuel. "Trumoia"; Billaluze Arbelaitz, Joxe. "Leatza"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-141
Pasartea 0:30:06 - 0:31:53 (1' 47'')
Laburpena Oso gutxi jostatu ziren txikitan. Pizarren bat "irtenketan" eta beste pixka bat "kukuka". Tarteka pilota zaharren bat ere sortzen zuten nonbaitetik baina ez ziren asko jolasten.

umetako jolasak

Transkribapena

Nor Arregi Aldai, Euxebi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-106
Pasartea 0:43:21 - 0:45:44 (2' 23'')
Laburpena Kaniketan, txingoka, soka saltoan, kukuka, ttabetan jolasten ziren. Kromotan ere aritzen ziren. Ume asko joaten ziren beraien etxera. Aitak kulunpioa jartzen zien etxe barruan.

Dirua eltxetxuan

Transkribapena

- Bi sos o' hiru o' hamar igua,l ematen bazittun e', pañulun muturrin koapillua in 'ta porsillun sartu.
- Bazpare.
- Jo, itxea alletzin eltxetxoa bota 'ta txapata esaten geniyon, hola sos beltz batzuk kobrezkuk bazin 'ta txapatan o' komei, jokatzen genun "Hoinbeste sos" 'ta galdu igual 'ta eltxetxun diroik bagenun miño ezin atera!
Geo somatu genun nolapatte. Alambre mehe bat in gantxuakin, 'ta pezta papaera eltxeun zirrittotik atetzen genun. Geo hola astinduta 're bai sos bat o' beste
- Oseake eltxetxua izaten zenuten.
- Bai
- Bakotxak beria o' bat danantzat.
- Ez ez bakotxak beria. Bakotxak beria. Miño maten zigunin sosa bai zuzen aski
-Miño añ ez, oañ galdu da e hoi 're.
- Ordun gorde iten zan.
- Gorde gorde. Ez bai zen zer e'.
- Miño hoi amak esango zun ba? Nola in
- Bai amak 'ta attak e' bai.
- "Zuek txintxo ibilli! iñork maten baizue deus bota eltxetxoa " Jo! jornala ematen baziun baserritar batek, " - Aiba atta, o' ama o'. - Sartu eltxetxun." esango zun.
- Ha.mar pezta hamar pezta dirua zen ordun
Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 1:39:35 - 1:41:31 (1' 56'')
Laburpena Txapekin jolasten zuten umetan. Gainera, diruarekin egiten zuten apustua. Gero, etxean bakoitzak bere eltxetxua zuen aurrezteko.

Ttikitako kontuak

Transkribapena

'Ta haik biltzea joten giñen gu ttiki ttikiyak giñela horra. 'Ta bi hurreneko kozkorrak e' bai
Terrenuk garbitzen jakiña, laneko zea abildade haundiyik ez miño umik itteko ttikiyak itteko mouko lana izaten baizen baserriyan.
'ta beste zea bat, beste era batea. Jostatzen giñan siesta joten zinin gurasuk gu jolastea, guk lo, siestik ez genunin nahi izaten 'ta ordun jolasten aitzen giñan.
- 'Ta ze zerta jolasten ziñazten?
- Ui arbolkatan o', txingoka, txotxak in 'ta hola jarri 'ta hanka baten gañin txingoka, horra atzea 'ta aurrea zenek makil haik jo gabe zenek geyo dembo geiyun ibili.
Oaiñ holakoik ez da oain dena jostallua 'ta zea do.
- 'Ta arbolketan nola zen?
- Arbolak, arbolak hor bat hemen bestia 'ta, jartzen giñan, lau 'ro bost baldin bagiñan, lau arboletan jartzen giñan lau 'ta bestia han.
'Ta bata bestia gamitzen hasten zinin arbola bestia hor zonak, arbola harrapatzen bazun horkua erdira.
Horra. Zeatzen giña juten giñan.
- 'Ta ze jolasten ziñazten anai arrebak?
- Bai 'ta geo bizilaunak e' bai.
- Zein zian bizilaunak? ze baserri zan onduan zana?
- Bai Artamarribekoa.
- Han e' bazian zuen edadekuk.
Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-088
Pasartea 0:31:50 - 0:33:34 (1' 44'')
Laburpena Ttikitan beren neurriko lanak egiten zituzten. Hazi ahala lan zailagoak egiten zituzten. Baina, dena ez zen lana, jostatzen ere aritzen ziren helduak siestara joaten zirenean. Jolasak: txingoka, arbolketa ... Gaur egun ez da halakorik, jostailuak behar dituzte haurrek dibertitzeko. Anai-arrebak eta bizilagunak ibiltzen ziren.

Eskolako jolasak, pasadizoa

Transkribapena

-Eta kaletarran eta baserritarran arteko diferentziyik bai 'o denak?
-Denak, difentziyikan ez. Baserritik ez giñen iñoa atetzen 'ta difentziyikan ez.
-Nik pentsatzen dut Oiyartzunea zeozerta jun berko zenuela.
-Bai, biño han 'e dena euskaaz itten zen e! Jendiai esan ez itteko euskeraz, nola ez euskeraz iñ? Besteik ez ganakiun 'ta!
Hoi nola galaziko zuten, besteik ez genakiun 'ta! Bai...
-Eta eskolako jostaketak eta?
-Ba, hortxe! Mendiyan giñan 'ta han ibiltzen giñan.
Perretxikua baldin bazen, igual, rekreun atea 'ta perretxiko biltzea. Zetikan han bueltan zien mendiyak eta, perretxiko biltzea.
-A ze premiyua perretxikukin etxea bueltatzea, ez?
-Bai, nik bintzat behin erra harrapatu nun. Onto gorriya zen, humbesteko onto gorriya. 'Ta oandikan 'e ez zaitt aztuko. Hua hartu 'ta eskola eaman nun, lehiyuan utzi nun. Baserri bat zen eskola 're.
'Ta han lehiyuan utzi nun. Geo hua bueltakun heldu nitzela, Txikierdiko attona difuntuak, Luix Mai. 'Ta Luix semia zen eta attonak ordukoz, oango bi pezta orduko zembat izango da oangua?
Milla pezta bai! U, bi pezta patuko ziala! 'Ta nik eman ez! Ordukoz ate zu kontua e, neska kozkorra! Biño, ala bi pezta mango zila 'ta nik eman ez.
-Hoixe! Zembateko ilusioa...
-Zembateko ilusiyua nik ne perretxiku harrekin, eaman nun itxea bi peztan emateko moun.
Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 0:34:36 - 0:36:18 (1' 42'')
Laburpena Eskolan mendian ibiltzen ziren jolasten. Perretxikoak eta biltzen zituzten. Behin nola onddo gorri bat bilatu zuen kontatzen du. Txikierdiko aitonak erosi nahi izan zion, baina berak ez zuen saldu.

Aita zirikatzen

Transkribapena

Nor Urritegi Artola, Pili
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-095
Pasartea 0:46:13 - 0:47:58 (1' 45'')
Laburpena Anaia eta Pili aita zirikatzen aritzen ziren. Behin ohera bidali zituzten anaia eta Pili. Ohetik altxa, sukaldeko atea jo eta ohera bueltatu ziren. Aitonaz ari da bukaeran. Hiztegia: Kikoxka.

Jostaketak

Transkribapena

Nor Urritegi Artola, Pili
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-095
Pasartea 0:42:05 - 0:46:13 (4' 08'')
Laburpena Arto zakuarekin jostatzen ari zela zakua hautsi zuen. Aitarekin asko aritzen ziren jostatzen. Pilotan ere aritzen ziren etxean. Behin urarekin jostatzen aritu ziren, bata bestea bustitzen.