Jostatzen

Nor Arbelaitz Zapirain, Maria Jesus; Mitxelena Arbide, Bixente
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-113
Pasartea 0:14:31 - 0:17:53 (3' 22'')
Laburpena Kukuka, irtenketan jolasten ziren. Nola jolasten ziren azaltzen dute. Neska eta mutil elkarrekin ibiltzen ziren.

Transkribapena

- Ta geo txikitan jostatzen ta re ibiliko ziñaten o gutxi?
- Bai.
- Jostaketan zuen artin gutxi.
- Bai gu hoixe, iandetan ta. Astian han bertan, gaiñekun itxea torrita
beti izaten tzen zerbatte inberra. Behin koxkortuzkeo adios jostaketak.
- Ta zertan ibiltzen tziñazten, goatze al tzazte?
- Kukuta ta..
- Irteketan(?) ta..
- Ta hoi nola izaten da? Akortze al tza?
- Kukuta, pues bat izaten tzen zea, beste denak harrapatu ber tzittuna eta harrek harrapatu ber izaten tzun bestik, ta atera ta hura bestik billa zabillen bittartin "salbu" maten bazenun zu etziñen geldittuko bestik harrapatzeko. Ta hola.
- Ta zuk san tzun hoi?
- Bi kuadrilla, bat aiyeka batin ta bestia bestin. Ta bat bestiai harrapatzea, ta harrapatuzkeo han jarri zean, bazterrin, ta bestik in ber tzun hora salbatu.
Ta hura salbatzen tzunin, bestik zai eoten tzin ta hura salbatu bittarte harrapatzen bazuten, beste aiyeka hora ta, attu arte kuadrilla.
- Ta horrek nola izena zun, san tzu?
- Irtenketan
- Ta gehiyo? Kaniketan ta hola ibiltzen tziñaten?
- Hoi bai,
- Ni ez hainbeste, biño ahizpa gaztina erotua zen kaniketan.
- Gariay hartan izaten tzin mutillan ta neskan
jolasak, adibidez, neskak pelotan ez? Ta hola, o bai?
- Ez, hemen ez behintzat.
- Gutxi.
- Mutillak bakarrik pelotan. Ta neskak ibiltzia gaizki kusiya zon?
- Keba, neskak ben aiyekatik ibiltzen tzin ta mutikuk beste bean aiyekatik eta, han etzen sesiyoik ta ezer izaten. Bakotxa ben aiyekatik. Etzen iertzen ez arrak giñan ta ez emiak.
- Denak elkarrekin ta... ez giñen hola haserretu re itten.
- Ez?
- Ez
- Burrukan ta etziñazten ibiltzen elkarrekin? Bah ibiliko ziñaten.
- Bai, ezta harritzekua, biño ez.
- Ez ez ez, ni iñorrekin borrokan ibilli gabia izango naz, noski.
- Gu hiru mutil ta hiru neska giñan ta gu.
- Zenbagarrena?
- Ni? Bosgarrena.
Eta anaiyak aurretik bixkiyak nittun gaiñea. Ta hola sesiyuk ta mutur...ez.
- Ta zuek san tzu betzi?
- Betzi.
- Ta zu zenbagarrena?
- Seigarrena.
- Ta zenbat mutil ta zenbat neska?
- Bost neska ta lau mutil. Neska, mutikua, neska, mutikua... txandaka.
- Txandaka? Joe kasualidadia, ez?
- Hala izango da, biño hala giñen.