Jatekoa

Sukaldean etxetik kanpo ikasi

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41b
Pasartea 0:42:44 - 0:45:55 (3' 11'')
Laburpena Ezkondu aurretik etxetik kanpo ikasten zuten sukaldean, oso ohikoa zen. Etxean ikasitakoarekin beti ez zen aski izaten. Oiartzungo mojetan ere aritu izan ziren ikasten. Txandaka eramaten zituzten osagaiak, bertan prestatu eta gero zozketa egiten zuten. Beren etxean babarruna asko jaten zuten, porru patata eta horrelakoak gutxi izaten zuten. Aitak horregatik desiratu zuen alabak etxetik kanpo ikasteko sukaldean.

Ogi eza

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41b
Pasartea 0:00:16 - 0:01:55 (1' 39'')
Laburpena Ogi bila Trabalekura joaten ziren. Orduan, asko estimatzen zen ogia, gaur pastela egiten den bezela. Ezak, beharrak, egiten du gauzak estimatzea. Ogia eta txokolatea: "Ogiari kozka egin eta txokolateari usain". Asko aldatu dira gauzak ordutik.

Pitarra

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41
Pasartea 1:06:59 - 1:07:56 (0' 57'')
Laburpena Etxeko edaria pitarra izaten zen. Urte guzirako edaria izaten zen. Kupeleko sagardoari ura botatzen zioten. Neguan hain egoten zen hotza, amonak berotu egiten baitzuen. Amonaren aurrean ezin izaten zuten urik edan

txermoniak, odolkia

Transkribapena

- Ta geo txerriya bela.. geo txermoniyak ta maten tzenittuzten?
- Bai bazon kostunbria bai pixkat.
- Zenei?
- Familikui, biñon denai ez, hola gehina tratatzen tzenuna geo.
- Bestela txerriya auro...
- Hoi ba.
- Besten batek kartzen bazun harei bestela batez..
- Izango zen zuek eman ta bueltan ematen etzunik?
- Ez man harrei hurrengo urtian.
- Ikasten tzen geo?
- Bai belaxe.
- Oso ongi. Ta odolkiyak itteko ze, arroza ta botzen tzen garaiy hartan?
- Ez hemen beihiñ ez.
- Guk e ez. Tipula.
- Tipula ta porrua, perrejil pixkat.
- Ta piper hautsa ta?
- Hoik odolkiyai.
- Hoi odolkiyai? Ta nondik ekartzen tzen hoi? Zu akortzen tza Maixux?

- Antonenetik Oiyartzunen, denda bat bazen plazan ta handik.
- Hiru klase zerbatte botzen tziyoten, anixa...
- Oreganua re bai.
- Oreganua. Hiru klase zeatte botzen tziyoten.
- Ta lan hartan emakumiak aiko zin?
- Bai.
- Guk puska jan tartin-tartin.
- Zuek jan? Ta geo odolkiy haik, zu Maixux aittuko ziñan odolkiyak iten?
- Bai.
- Ta nola betetzen tzin haik?
- Bai, holako enbuto motz bat zen hola boka holako zea ta zolua hau bezela ro, bihatza bezela ta hau boka xabalagua eta hura hartu hestian eta hartu eta honta pues hartu eskuakin ta bihatza hola bete.
Ta bete ta lotu eta sorta in. Sorta itten tzenin iosi, han barriño batin o eltzian o zunun haundinin.
- Ta txoixua? Eskuz txikitzen tzen dena?
- Ez makina bagenun.
- Zuek ebai?
- Bai.
- Eskuzko makina kaxkar bat, batzutan pulamentu haundikua ez biñon, aiña(?) ezin dut moztu ta eztakit zer ta aitzen giñan biño.
- Ume kozkor guziyak txanda iñez.
- Hantxe ondo, ondo pasatzen tzenuten ordun.
Nor Arbelaitz Zapirain, Maria Jesus; Mitxelena Arbide, Bixente
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-113
Pasartea 0:44:47 - 0:47:10 (2' 23'')
Laburpena Txermoniak emateko ohitura zegoen gertukoei. Odolkiak egiteko tipula, porrua, perrejila eta piper hautsa botatzen zen. Emakumeak aritzen ziren egiten.

Eguneroko otordua

Transkribapena

- Eguneroko otordua normalien se isaten san?
- Oh, potajia behintzat askotan, leikua 'ro 'ta hola.
- Denak bestetik jaten senuten? ala bakoitzak bere plateretik?
- Bai!
- Erdiyan plater haundi bat jarrita hemen behintzat
- Hoixe
- Ni akortzen naiz
- Bai, bai
- Raka, raka handik
- Honea torri
- Zuk e
- A.
. Orduan denak batetik erdian jarri 'ta kutxarakin
- Bai, bai, benga raka, raka.
- Orduan azkar ibili beharra izango zan
- Ba bai, bai. Bai izaten zen ongi samar 'ta nahikua.
Nor Manterola Artola, Xeledonio
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-105
Pasartea 0:09:53 - 0:10:42 (0' 49'')
Laburpena Eguneroko otordua potajea, leikua izaten zen. Erdian jarri eta denak bertatik jaten zuten.

Baserriko sukaldea

Transkribapena

Nor Manterola Artola, Xeledonio
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-105
Pasartea 0:08:44 - 0:09:53 (1' 09'')
Laburpena Baserriko sukaldea su bajua zen. Erkazia izaten zen egur ona. Baina, edozerk balio du. Eltzeak brintzazkoak izaten ziren, eta suaren gainean kate batetik zintzilik egoten ziren.