Gaztetako ibilerak

Lana eta dantza, biak

Transkribapena

- Ne pasiuk jon zin! Ez nun asko pasitzen nik, ez! Jaitan ez nitzan atetzen.
- Hoi galdetu ber nizun.
- Hoi ba! 'Ta hoitan 'e ibilli ber nun jaitan 'e 'ta!
- Karo!
- 'Ta hortxe nolazpatte bizi!
- Dantzan 'ta ez za asko ibilliya izango ordun zu?
Gaiña nobiyua 're han in bazenun, Apopilua, ez?
- A bai, apopilua zen ordun!
- Bai.
- 'Ta dantzan 'ta batez. 'O geo bai? Geo nobiyo in ziñaztenin, ya atetzen al ziñazten?
- Dantza... Zea... Iruñerreneku Mañuelek jotzen zun dantza ordun. Zea, balkoitik soiñua harrek jotzen zun, 'ta dantzan, tokata ai zunin, iñor ez bazon tabernan,
korrika jon 'ta hango batekin jon 'ta dantzan, irraako bat in 'ta atzea taberna korrika!
- Ordun goua bazenun dantza itteko!
- Bai. Tabernako lana bakarrik itten nun nik ordun, fregatzeko beste bat bai baizen.
- A...! Ordun...
- Hura tortzen ez zenin, ni jibatzen nitzan. Biño gehinin tortzen zen hora, 'ta harrei patzen ziyoten patu ber zena, 'ta nei 're bai 'ta, geo han dantzan irraako bat in,
'ta atzea lengo tokira lanea! O...! Ne bizimodua dena hoixe zen, lana!
Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-010
Pasartea 0:13:00 - 0:14:25 (1' 25'')
Laburpena Altzibarko bilera plazan eta bera Albistur tabernan lanean ari zela, tabernatik korrika atera, 'irraako' bat egin eta berriz atzera, korrika, lanera joaten zen.

Parranda eta biharamuna

Transkribapena

-'Ta holakuk in berko zin ba, parranda 'ro in 'ta hurrengo eunin berriz 'e lana 'ta? Baserriyan 'ta... Ez zen oan bezela parranda in 'ta geo hurrengo eunin...
-Hoi... Hua itten bazenun, hua iandin itten baldin bazenun geo hurrengo eunin lanea!
Parranda... Ez zon lo, lo pizarren bat itten bazenun 'o ez bazenun martxa! Bizikleta hartu 'ta hemendik Donostira bizikletan!
-Biño astian baldin bazen 'de hurrengo euna ez 'te zen jai?
-Ez, ez, ez. Iandetan, iandin itten gunun hoi.
-A! Iandin?
-Bai! Bueno kompaziyoa urte zarra noiz zen, hurrengo euna jaiya izaten zen.
-Hoi da...
-Hurrengo eunin lanea jon ber.
-Oan bezela. Jai urtian lendabiziko euna.
-Bai...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:14:20 - 0:15:00 (0' 40'')
Laburpena Parranda egin eta hurrengo egunean lanera, bizikletan.