tokata

Kategoria gramatikala: 
Izena
Batuan: 
Tokata
Esanahia: 
Musikari askoren artean jotzen den musika mota. Gure zaharrek kontestu horretan erabiltzen dute: pieza bat soinujole batek jo beharrean talde batek jotzen duenean.
Gazteleraz: 
Tocata
IkusiAipamenaHiztuna
Aipamena ikusi- 'Ta dantzan 'ta batez. 'O geo bai? Geo nobiyo in ziñaztenin, ya atetzen al ziñazten?
- Dantza... Zea... Iruñerreneku Mañuelek jotzen zun dantza ordun. Zea, balkoitik soiñua harrek jotzen zun, 'ta dantzan, tokata ai zunin, iñor ez bazon tabernan,
Egimendia Aranburu, Korneli
Aipamena ikusi- Kaso bai, hola tokata bat 'o beste 'ro itten zuten, biño "gaurko nahikua dugu, e atta! " "bai, bai. Zuzte, zuzte nahi zuten tokira!" saten ziyoten. 'Ta geo batzuk Errentira jon zin 'ta geo bestik Donostira jon zin 'ta...
Egimendia Aranburu, Korneli