Baserritarrak eta politika

Gerrak, betidanik

Transkribapena

- Gauza izugarriya da gerra, e! Ongi izena dun bezelakua da! Bu! Berriz ez nuke ikusi nahi, behintzat nik! Ezta halako gerrik, ez zit iruitzen. Biño gue amak eta izaten zittuzten, hola karlista gerrak eta haik 'e ikusiyak zin ba. Ordun politika izango zen, batzuk karlistak eta geo 're bazin, batzuk nazionalistak eta bestik komunistak eta...
- Ama 'ta gotzen zin, karlista garaikuk eta?
- Esan itten zun, ez béak ez, ez zin metittuk izango hoik, ez dut uste, keba... Nei 're ez zit gustatu izandu sekula, e! Gue denbutan 're bazin e, Nazionalistak eta PNV 'ta, gorriyak eta...
Biño ez, denei ongi iñ... Fuera, fuera!
- Itxian ez zenuten...
- Ez, ez, ez. Ez genun itxian iñor 'e dea zunik.
- Lana 'ta lana zuek!
- Bai. Ez dakat penik. Bat genun, gerra eskapo jona Frantzira. Han hilla da. Andria frantsesa zun. Geo... Bai. Geo tortzen zen, e! Benardo. Oi...! Nik eskribitzen niyon 'ta
matte izaten niñun harek. 'Ta andria 're... Enteinttu 're, aitzen zen be lenguajin biño... Oso ona zun e. Familik ez zuten biño biyek hil zin. Landestan bizitzen zin. Behin, behin izandu nitzan, hara 're jon niyun ba ni! Oso, oso, oso emakume ona zen gaiña!
- 'Ta eskribittu 're itten zeniyon anaiyai!
- Bai. Dena netzako izaten zen. Bai, zarrenak eta 're eskribitzen...
Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-019
Pasartea 0:52:50 - 0:54:50 (2' 00'')
Laburpena Ez luke beste gerrarik ikusi nahi. Baina lehenago ere izango ziren gerrak, beren amak aipatzen zituen karlistadak eta. Zer alderdi zeuden. Beraiek bazuten anaia bat soldadu ez joateagatik Frantziara alde egina.