Transmisio kulturala

Transkribapena

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-038
Pasartea 0:44:40 - 0:46:30 (1' 50'')
Laburpena BAIMENA. Oso gustura prestatu da gauzak kontatzera, ondorengoentzat gelditzeko. Gaineratu du oso pozik dagoela berak maite dituen gauzak maite dituztelako bere ondorengoek ere.

Haurtzaroa eta amatasuna

Transkribapena

- Zekin gelditzen za?
- Zekin geldittuko nazen? Ba... Ez dakit ba! Haurtzarua, haurtzarokua 're bai. Haurtzarua nik itxian... Beno, ez zen oso zea izandu, oso... Alaitsua ez zen izandu. Amonakin...
Amona ordoko adiñekua zen 'ta ez zen oso... Ona izandu zen, biñon oso alaiya ez. Biñon nik oroitzapen ona dauzkit, hoi, haurtzarokuk. Kale aldin... Ni asko muittu nitzan Oiyartzungo plazara, hor plaza inguruko giru hoi, eta bai, eskola garaiya 're bai, 'ta geo beste
bizitzakukin hasi nitzanin Donostira joten, 'ta han beste giro bat ikusi nun 'ta... Hoi oso politta izandu zen,oso politta, bai. Eta gaiña netzako... Ez dakit... Nekatzako fundamentala izandu zena 're bai. Bai, nik han ikusi 'ta... Ikusi nuna 'ta persona haitatik hartu nuna baliyogarriya
izandu da. Oso baliyogarriya, bai. Geo kale aldin hortan 'e asko muitzen nitzan, pues hori, apaiz 'o... Bai, gu biño e... Gehixio zakiten personakin, ez? Ordun horrek... Hoi netzako oso aberasgarriya izandu da. Bai, bai. Oso, oso, oso gustora. Hoi gehiyena. Bai.
- Lengun saten zenun, ama izatia 're bai.
- A bai! Hoi bai! Hoi denetan bai. Denetan bai. Netzako izandu den importantina, importantia, oso importantia netzako izandu da pues hori, ama izatia, lau seme-alaba izatia eta garaiy
hoi 're netzako oso-oso importantia izandu da. Lau seme-alaba izandu 'ta haik hazitzen ai nitzan garaiy hura e... Nola sango zattut ba nik? Bai, oso pozgarriya! Sentitzen nitzan oso importantia haik hazitzen ai nitzalako. Eta geo haik hazi 'ta ondorin, oan, pues kontentu
haikengatikan. Bai. Hoi, hoi da... Esan nahi nuke nei pasa naun gauz importantina 'ta eman naun poz gehiyena eta bizitzeko ematen naun poza eta geo ne seme-alabak lau billoba man 'zkite.
Aski zintzuk haik 'e. Eta hoi da, importantina hoi. Eta san nahi nuke, politta gaztetako... Hoi bai. Eta ordun e... Ne urti hoitan hartu nuna netzako asko baliyo izandu du.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-038
Pasartea 0:41:10 - 0:44:40 (3' 30'')
Laburpena Haurtzaroko oroitzapen onak ditu Maria Jesusek: kaleko giroa, batez ere. Kalean jende askorekin eduki zuen harremana eta aberasgarria izan zela dio. Bizitzako gauza garrantzitsuena ama izatea izan dela dio.

Transkribapena

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-027
Pasartea 0:19:25 - 0:23:45 (4' 20'')
Laburpena Ahozko transmisioaz. Aitak kontatzen zizkion gauzak baina berak orduan ez zion kasu handirik egiten. Denbora bateko bizimodua.

Kontakizunak

Transkribapena

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-022
Pasartea 0:15:30 - 0:17:30 (2' 00'')
Laburpena Erramunek aitona ez zuen ezagutu. Aita eta osaba -Ugaldetxoko Txukunenekoa- elkartzen zirenean, garai bateko kontu askorekin aritzen ziren. Erramunek-eta ez zuten kasu handirik egiten. Orain bera ere aritzen da gazteei, eta hauek ere berdintsu. Anaia Inaxio karreterak egiten aritu zen: Artikutzakoa eta Lesakakoa. Jaunartzea egitera ez ziren oraingo errepidetik joaten, ez zegoen eta.