Lehengo kantak eta kontuak

Nor Unsain Iartzabal, Domi; Arana Aranburu, Marijose; Manterola Arrieta, Maillolli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-066
Pasartea 0:12:40 - 0:14:30 (1' 50'')
Laburpena Maillollik hantxe hartu zuen gizona, Txikierdin. Oraingo gazteek ez dakite jostatzen. Joko eta kanta asko ahaztu dira. Kantatzen. Hika.

Transkribapena

- Biño ni gotzen nan bai, zenbat kotxe izaten zin hor 'ta. Jendia Hernanikua 'ta Errentikua...
- Pilla bat.
- Geo autobusa geninen Hondarribikua.
- Bai, bolada batin ibilli yunen.
- 'Ta hor ibiltzen gattunen super-bien ibiltzen gattunen harekin.
- Miño denbo gutxi.
- Gutxi in zin bai. Hondarribitikan Hernanira. Hua lasaitasun erra bai maja, bestela oiñez torri ber yunen. Ligatzen yunen eunin...
- Ondo.
- Igual suerte pixka bat... pero pocos eh.
- Hua noizbehinka 're bai, aizan!
- Noizbehinka, noizbehinka. Nik han hartu niñen gizona... Errenteiyan, ui, Txikierdin.
- Hik 'e Txikierdin.
- Manolo Ezpondakin.
- A! Hua zer ttunen, biek launak?
- Kuadrillakuk ttun. Txuspe 'ta hoi denak.
- A! Txuspe, klaro Txuspe 're bai.
- Kuadrillakuk ttun. Ai ama! ¡Aquellos tiempos! Miño urte polittak izandu ttun. Hombre! Bageninen gauz txarrak 'e: orduk eta ez dakit zer eta lana in berra 'ta. Eskolatik ateta lanea jon ber umik eta ez dakit zer 'ta bakit zer,
pero epoka politta izan yunen hua 're, netzako bai.
- Bakoitxak be etapak.
- Hoi dun, eske oaingo gazteiak eta umik ez zekiten ez jostatzen ez...
- Telebisiyun aurrin eonaldi errak.
- 'Ta ti-ti-ti makinitakin. 'Ta gu txaolin elkartzen ganin, Jainkui eskerrak oaindikan, gu battiñeu umik, ume asko do gue itxian, miño lehengo joko zarrak eta dena,
kanta zarrak eta dena neska... eta oan pena bat ematen zin.
- Bai miño oaindik kanta zarrana 'ta hoi gelditzen dun, gelditzen ez dena dun...
- Aber! Ni joten nan Gexanekin parkea eta hor umik.
Hor ez dakite jostatzen umik, si no saben.
- Hor ezer ez.
- 'Ta gu gotzen zazte? Ministros y ladrones 'ta ibiltzen giñanin? Gordetzen gattunen...
- Hako sorua hortan.
- Eta irtenga 'ta.
- Fubolin 'e.
- Hor eoten ganin? Sokakin ematen ñeu e, Mari Contxi 'ta biyek, 'ta Mirarik 'ta... 'ta lehengo kanta zaharrakin aizan, 'ta "Zer da hoi?" 'ta "Zer da hoi?".
Ni behin holaxe plazan, Oiartzunen, ai niyunen, zea, "Decorin, decoran, de la bera-bera-ban" eta umik hola beira nei...