Otordurako aukera

Nor Andalurria Urrutia, Anttoni
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-084
Pasartea 0:32:30 - 0:34:58 (2' 28'')
Laburpena Tolaren beti eman izan da jaten. Ez orain bezalako aukerarekin, baina beti egon da otordua egiteko modua. Mendira joaten ziren batzuk edozer jango zutela esanda, eta gero haientzat jakia ezin bilaka aritu behar. Amurraziyua.

Transkribapena

-Tolaren beti man izandu da jaten? 'O len bakarra eraiya zen 'o?
-Tolaren beti izandu al da jateko tokiya?
-Bai, bai, bai, bai. Beti, beti, beti.
-Ean 'ta jan 'ta dena?
-Bai, bai, bai. Iandetan 'e, oan bezelako zeik ez zen. Bateko entremesa 'ta besteko postria dela. 'Ta holako gauzik ez, biño tripakiya, haragi egosiya tomatikin 'o piperrakin.
Gisadua, 'ta holako gauzak bai, haragi xerra 'ta hoik beti izandu zin. Beti, beti, beti 'zaten dia bai. Beti. Bai, zea, lezoarrak ordun, 'ta geo 're bai. Lezoarrak bazin kuadrilla bat komedore ttikiya, komedore xarra.
Jesus, Maria 'ta Jose! Prisorik ezin pasa 'ta (...). 'Ta amurraziyua maten zin beti han nahi 'ta. Tabernan tokiya izaki 'ta preziso han jan ber. Goizian torko zin, San Antonea joten zin. San Antonea. San Antondik tortzen zin.
Haik gottikun sango zuten bazkaiya don 'ta: "Ze jan ber zute?"
Honek galdetu (...).
"Tripa betetzeko mokua, tripa betetzeko mokua".
Ez zun samurra, tripa betetzen ez zun broma saten nun ne artian. Tripa betetzeko mokua.
(-Utzi, utzi, eamango dut, eamango dut)
Geo hor zea, itxez itxe aizu hairi jaten, ez zuten garbantzua, potajia 'ta gisadua eta erria, patata hutsa. Eta geo itxez itxe hor zea heazti billa gisadua itteko 'ta erretzeko 'ta.
A, la mierda por ahi! Lenotik jakiñan gaiñin jartzen baizute bien, ordun bakizu 'ta jartzen zu. Biño ba! Beti han ber preziso. 'Ta zea honek, Tomaxa hau, hau ttikiya zela 'ro, umia izango zen.
'Ta hara bialtzen, komedori harta bialtzen jateko, zea jatekukin 'o zeakin 'ta geo bea atzetik jun 'o ze itten zun. "Bai ikasi in ber dut, ikasi, ikasi!"
Maijoxek hairi, jendiri. "Bai ez daka erare txarra ikasiko 'u, ikasiko 'u, ez daka erare txarra! Ikasiko 'u!". 'Ta haik beti ni joteko nahiya. Enteintzen al zu?
'Ta "Bai ez daka erare txarra, ikasiko 'u, ikasiko 'u!"
-Marijosengatik?
-E?
-Marijosengatik?
-Bai! Hau joten 'ta Tomaxak honei eakutsi nahi 'ta haik berriz ez nahi, nekin konfintza gehiyo haik! Bai. Jesus!