Tolareko bilera

Nor Andalurria Urrutia, Anttoni
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-084
Pasartea 0:34:58 - 0:36:25 (1' 27'')
Laburpena Igandeetan bilera izaten zen Tolaren. Manuxio Borreiak jotzen zuen soinua. Bertako eta kanpoko jendea biltzen zen. Filarmonika.

Transkribapena

- Ze gotzen 'za Tolareko billera?
- Tolaren?
- Zeiñek jotzen zun soiñua?
- Zeiñek? Borreyan Manuxiok. Izautzen al zenun? Ez... Miño, u, jaiero-jaiero, beti be filarmonika hua bizkarrin 'ta tortzen zen. Jediak hua poza hua alletzen zenin. Galtza... Galtzak mil rayas dembo batin eamaten zin. Gotzen al 'za zu? Jesus!
Garbi-garbiyak eta ongi plantxatuk eta alkandora xuirixka bat eta, jesus, ez oaingo asko bezela. Senar-emaztik ongi eamaten zuten hoik e? Matte zun andriak hoi, e? Jesus! Hau joten zenin noski, ohiyea joten zenin... Hau beandu joten, bukatzin ó jongo zen,
beandu jongo zen itxea 'ta... Andria gaixua hantxe ohiyin bero-berua 'ta honei hankak ezin berotuik noski. Gaixua! Harrek maitte 'men zun andria 're: "Nei hankak ezin berotuik han zon gaixu hura!". Matte... Elkar ongi eamaten zuten. O! Jesus!
- 'Ta jende asko juntatzen... Jende asko tortze al zen?
- Asko, asko, asko.
- Dantzin e?
- Dantza zen.
- Dantzan, bileran, jende asko juntatzen al zen?
- Bai, asko, asko. Asko joten zin.
- Ergoindik bakarrik?
- Miño, hemengua Ergoingua bakarra 'o beste tokitatik 'e bai?
- Etorko zin, bai hoixe! Irundarrak 'e bazin, aski kontent etortzen zinak!
Bueno, bueno, bueno... Jesus!