Hobe ezkondu gabe

Nor Andalurria Urrutia, Anttoni
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-084
Pasartea 0:05:23 - 0:08:33 (3' 10'')
Laburpena Nobio batek ezkontzeko eskatzen zion eta Anttonik ez zuen nahi; hobeto zegoen ezkongai. Pena handia hartu omen zuen mutilak. Ezkontza batean ama-bitxi joan zenekoa: bikarioak uste zuen galtzerdi gabe joan zela. "Arront tonta gertatu za".

Transkribapena

-Nobiyua, miñon asko nahi zina gizajua. Asko nahi zina. Harek hartu zun pena! Eta (...) Inaxi zenak san 'zandu zin. Autobusin tokatu zin nombaitte, miño miño pena! Harek 'men zun pena noski! Nik utziya.
'Ta beti lata 'ta lata aitzen. Espostu in ber zu, espostu in ber zu. 'Ta nei ez zin sekula gotzen. Espostuko nitzan ezta pentsatu 're, espostu ber banun.
Nik ez nun san. Miñon Moñik san 'zandu du. Ez nula pentsatu 'zandu sekula solteratan, miñon ezkonduta bizimodu hobia botako nula. San 'zandu ziten.
Eta (...). Geo Patziku Aiendolakuakin, Ezkonrrin bizitzen zen. Patziku Aiendolakua.
Beno, beno, beno, ezkontzeko, horrek in zittun nearrak, horrek in zittun nearrak. Bueno, bueno, bueno! 'Ta geo Eskostiko Maitxo, oandik bizi da.
Horren ama zena, esposteko bezperan biyek lo in genun. Zean, Tolaren, biyek lo in genun. Ez hurrengo eunin pelukira 'ta zea jon berrik!
Hor bertan prepatu, jantzi 'ta espostea jon giñan. 'Ta ordun nei Eskostikuk jarri ziten, Maitxo beti Ama bezela izandu nun, Maitxo zaharrai. Ni jongo nitzala madrina 'ta
Xailpurukua, Inazion anaiya jongo zela padrino. Inaziok esan, Eskostiko padrino jon ber zun horrek esan, hora be andriakin ez jotezkeoz ez zela jongo.
Bueno, ez zula importa, Pellokin jongo nitzala, beste anaiyakin jongo nitzala, Pellokin jongo nitzala. Hala jon giñan 'ta.
Ez dakit, goizez zen, goizez zea espostekua ez dait ze ordutan zen, goizetikan. 'Ta zea, bikaiyo luze bat zen 'ta hola beira jarri bikaiyo hura 'ta
"Zu, berriz, galtzerdi gabe torri al za eliza?"
"Ni ez, nik battut galtzerdiyak"
"Bai?"
"Bai, bai, nik battut galtzerdiyak"san niyon.
Geo handik atera 'ta gosaltzia (...)n taberna. Geo, 'ta guekin ez zin familiya biño gukin zin Inazion arreba zena Donostiyan pastelaiyakin zena. Eta be gizona Donostikua zen.
'Ta haren gizonak san zin: "Zu gaur arront tonta gertatu zea!" san zin.
"Bai, zer ba?"
"Zer ba? Zer ba? Harei ze importa ber ziyon zuk galtzerdiyak zanazkan! Zuk in ber zenun gora goraiño gona jaso 'ta aber noaiño eakusten zaittuten san. Hala in ber zenun"
Haik parrak in zittuzten haik. "Zu han tonta geratu zea 'ta"
"Zer ba?"
"Zer ba? In ber zenun gona gora jaso eta eakutsi nola ajustatzen ttuzun galtzerdiyak!"
Jesus! Jesus! Jesus! Par errak in zittuzten bestik, parra 're bai 'ta. Ordun 'e zea kotxe, ez zen oan besteko taxi 'ta zeaik eta haik Donostiku haik zuten kotxia. (...)
Harek jarraitu ziun, Donostira sartzian. Han Pedro Marin in genun. (...). Haik eaman 'ta torri 'ta beiz 'e. Jesus, Jesus, Jesus! 'Ta geo