Dena oinez

Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-077
Pasartea 0:09:47 - 0:13:00 (3' 13'')
Laburpena Bederatzi urte egin zituzten nobio. Joxe Luix Errenterian aritzen zen lanean. Handik atera, Larrazabalera joan eta handik Aranora joaten zen segidan, Gregorirengana. Garai hartan, dena oinez. Aranon ezkondu ziren. Ezkonbidaia Iruñera egin zuten.

Transkribapena

-'Ta geo nik Errentiyan itten nun lana, Compañia Nacional de Oxigeno itten nun lana. Eta handik ya Larrazalea jon e! 'Ta Larrazatikan Aranoa, oiñez e, oiñez!
Txoin, txoin. 'Ta geo buelta. 'Ta hola 'billi giñen, ze pasa genittun lau-bost urte, bost bat urte.
-Nobiyo?
-Guk alkarrekin.
-Betzi urte!
-Betzi gaiñea?
-Bai. Oi! Hoigeita seikin ezkondu nitzan ni 'ta zu hoigeita hamarrekin. 'Ta zea esto, gu hasiko giñan igual elkar izautua behintzat hemezortzi urtekin bai!
-E?
-Hemezortzi urte! Bueno zortzi bat urte.
-Bai ordu bai, gehinez 'e zortzi bat urte pasa.
-Jo!
-'Ta ordun bakizu! Ordun...
-Ordun bezela ibiltzeko sasoiya banake oan, hobe nuke! Handik Larrazala 'ta Larrazaltik Aranoa 'ta geo ate 'ta goizeko seitako igual zea lanea Errentira, zea fabrika.
-Kostatako andregaiya.
-Dena oiñez?
-E?
-Dena oiñez. Oiñez, oiñez.
-Oiñez, oiñez. Hoixe.
-Errentiño 're oiñez 'o hemen nombaitte?
-Ez, ez. Errentiño oiñez.
-Oiñez?
-Oiñez.
-'Ta nondik barrena joten ziñan?
-Zeatikan, Iturriotzea bajatu 'ta Ugaldetxon barrena.
-U! Urruti, Larrazabal.
-Zean, hor tranbiria zen hor zea Pandeiko zea hortatik barrena.
-Bai.
-Trenbiria han joten zen Errentira.
Zea (...) 'ta handikan. Arraura gabe tramo zea hortatik joten nitzan. (...).
-Hola izandu zen gue nobiyazgua. Geo esposatu giñan Aranon.
-A.
-'Ta Aranon esposatu eta Pamplona fan giñan garaiy haitako fan giñan zea biajea Pamplona.
-Bai.
-Joo!
-Bai. Bai, beno zembat? Laun bat egun 'o bostam bat 'o hola ingo genittun.
Biño behintzat fan giñan, 'zandu giñan biajian. 'Ta geo handikan aurrea, beno lanea!
-Bazkaldu bodako eunian, Epeleko Etxeberrin, Epeleko Etxeberri ba al dakizu Hernanin?
-Ez hura ez do, honek...
-Hernanitik zea ailleka hor da, zea hotel bat. 'Ta han bazkaldu genun.
-Hotela ez, restaurantia.
-Osabak eta atautxiyak eta amautxiyak eta 'zaten zin garaiy haitan.
-Jakiña!
-Oan ez da holako zeaik biño, ordun izaten zien 'ta. Han genittun amautxiyak eta atautxiyak eta (...).
-Haikin.
-Apaiza 're bai.
-Apaizik ez genun han e!
-E?
-Apaizik ez genun bodan.
-Bazkaltzeko dembuan?
-Bazkaltzen ez, ez.
-Zein genittun ba? Osaba.
-Osaba, zea madrina zen izeba Gregori.
-E?
-Madrina zen izeba Gregori 'ta harren gizona osaba Joxe. Kamionian hura torri zen nekin. Eta geo zue padrinua Joxe Antonio zen.
-Joxe Antonio.
-'Ta Mariya.